Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Kerejeta eta Murua, jaietako Zipi eta Zape

Urretxu eta Zumarraga
2015/09/17
Otamotz
Jose Antonio Murua eta Jesus Mari Kerejeta ez dira anaiak, baina bestelakoan Zipi eta Zape komikietako pertsonaien antz handia dute: biak herri berekoak dira (Urretxu, noski), biak kale berekoak dira (Iparragirre, nola ez) eta biak bihurri samarrak dira. Batez ere, Santa Anastasia jaietan. Ondorengo egunetan beraiekin topo egiten baduzue, argi ibili! Urretxuko Zipi eta Zapek umetatik ezagutzen dute elkar. Izan ere, ia adin berekoak dira: Murua 1944an jaio zen eta Kerejeta 1946an. Beti kuadrilla berekoak izan dira: gaztetan Beti Jai kuadrillakoak eta egun Etxe Azpi elkarteko lagun taldekoak. Beraiek haurrak zirenean, zezenek jaietako egitarauan sekulako pisua zutela gogoratzen dute. Koxkortu zirenerako urretxuarrek Euskal Jaia antolatzeari ekin zioten eta beraien kuadrillak karroza egitea erabaki zuen, noski. Hiru urtetan egin zuten karroza: Iparragirreri buruzkoa, garapenaren ingurukoa eta Orixeren omenezkoa. Iparragirreri buruzko karrozarekin lehen saria irabazi zuten, baina garapenaren ingurukoarekin arazoak izan zituzten. «Garapenak gure kultura eta ohiturekin bukatuko zuela zen gure mezua. Frankismo garaia zen eta agintariak asaldatu egin ziren: garapena ezin zen txarra izan! Karroza ateratzen utzi ziguten, baina lehiaketatik kanporatu zuten», gogoratzen dute Kerejetak eta Muruak. Ez zen hori izan agintariekin izan zuten arazo bakarra. «Karrozak egiteko diru gutxi ematen ziguten eta bilera egin genuen alkatearekin eta parrokoarekin. Ematen ziguten diruarekin ezin genuela nahikoa material erosi esan nien eta alkateak lapurtzeko esan zigun, parrokoak absoluzioa emango zigula. Bernarasen aroztegitik egurra lapurtu genuen eta Bernarasek goardia zibilengana jo zuen. Hauei alkateak esan ziguna esan genien eta azkenean udalak ordaindu zion egurra Bernarasi», gogoratzen du Muruak. Gastronomia lehiaketan ere parte hartu izan dute. Muruak bitan irabazi du lehiaketa. Dagoeneko ez dute lehiaketa honetan parte hartzen, baina ekitaldi guztiez gozatzen dute: ostiralean txupinazoa eta musika, larunbatean folklore jaialdia eta gastronomia lehiaketa, igandean goizeko artisau erakusketa eta arratsaldeko karroza desfilea eta astelehenean Kuadrillen Eguna. Kuadrillen Eguna Hau da, hain zuzen ere, beraien egun kuttuna. Etxe Azpi elkarteko kuadrilla herriko ikusgarriena da. Izan ere, 30 bat lagun ateratzen dira kalera kamiseta horia soinean dutela. Goizeko poteoan, 13:30ean geldialdia egiten dute Iparragirreren jaiotetxearen aurrean Zibilak esan naute abesteko. Ekitaldi honetan beste kuadrilla batzuk gehitzen zaizkie eta ez zen harritzekoa izango egunean batean jaietako egitarauan sartzea. Ondoren, Etxe Azpira joaten dira bazkaltzera. Urtero garbantzuak eta bakailaoa jaten dute. Arratsaldean parrandarekin jarraitzen dute eta gauean Kantu Afarian parte hartzen dute. Aurten ere eszenatokira igoko dira, noski. Zape bere ile beltzarekin eta Zipi…

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT