Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Magrebtarren etxera bueltako bidaiaren luzea

Urretxu eta Zumarraga
Algecirasen, ferrya
2015/09/23
Otamotz
Autopista. Zilarraren Bidea edo Madrilgo m izeneko eraztunetan barrena. Zamatutako autoak errenkadan. Belgika, Holanda, Italia edo Frantziako matrikulak. Barruan beloak jantzitako andrazkoek magrebtarrak direla agerian uzten du. Geralekuetan otoitzean Mecara begira edo familian atseden hartzen. Gurean bizi direnek ere penintsula zeharkatzen duen bidaia egiten dute Afrikako iparralderaino. Magrebtarrek, urtean behin, ahal dela, etxera bueltatzeko bidaia egiten dute. Hamazazpi urte dira Latifa El Ouafi Zumarragan bizi dela. Familiarekin Rabatera (Maroko) joan da udako oporraldian. Zumarragara iritsi aurretik Ermuan (Bizkaia) bizi izan zen lau urtez. «Galego asko dago Ermuan eta haiek, guk bezala, etxera itzultzen ziren aste santuan. Herria hustu egiten zen», azaldu du beraien bidaia beste immigranteek egiten dutena bezalakoa dela azaltzeko. Izan ere, El Ouafirentzat herrimina dago etxetik kanpo bizimodua eraiki behar izan duenaren muinean. Zumarragatik Algecirasera (Cadiz, Andaluzia) 1.200 kilometro daude. Gero, Ceutara edo Tangerrera eramango dituen ferrya hartzen dute. Hiru ordutan iristen dira Rabatera autopistatik.
«Gauez egiten dugu bidaia. Joaterakoan orduak azkar pasatzen dira etxera iristeko gogoa gailentzen zaigulako. Itzulera askoz ere astunagoa».
El Ouafik negozio propioa du eta lan egutegiak ez du bere bidaia baldintzatzen. «Egunik okerrenak saihestu, eta ez dugu horrenbeste jende topatu errepidean ez eta ferryan ere. Gure lehengusu batzuk, ordea, bi egun egin dituzte ferrya hartzeko itxaroten». Aurten, autopistako geraleku batean andrazko batek El Ouafiri marokoarra ote den galdetu zion eta baiezkoa jaso ondoren, «merezi al dizu?» bota zion. Latifa El Ouafiri zer pentsatua eman zion: «Betirako al da hau?». Bere gurasoak Holandara joan ziren lanera eta bera Marokon ikasten geratu zen, immigrazioa betidanik ezagutu du gertu gertutik. «Guk bizimodua Euskal Herrian egin dugu, seme-alabak izan ditugu, baina gure bihotza Marokon dago». Dioenez, distantzia areagotu egiten du erlijioaren eta ohituren ezberdintasunak, baita hizkuntzena ere. Urte osoan Marokora egingo duten bidaiarako lanean jarduten direla dio. «Nire lehengusuek rebarban egiten dute lan eta hiruetan amaituta bostetan irteten dira. Nola ahal dute? Ilusioagatik». Itzulera bidaia tristea dela dio, inoiz ez direla ateratzen pentsatutako datan, adioa ahal beste atzeratzen dutela. «Umeak dira pozarren joan eta etortzen diren bakarrak».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT