Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Emakumeek idatzitako literatur testuak aztergai

Urretxu eta Zumarraga
2015/11/04
Otamotz
Amatasuna, gaizki ikusita egotea, unibertsitatera joan ezina, etxeko andre lanetara mugaturik egon beharra… Horiek dira historian zehar emakumeek aurkitu dituzten oztopoetako batzuk literatura idatzi ahal izateko. Hala azaldu du Jose Domingo filosofia eta literatura irakasleak. Horrek ez du esan nahi, ordea, historian zehar emakume idazlerik egon ez denik, oztopoak oztopo literaturari beren ekarpenak egin dizkioten emakume ugari izan baitira. Bihartik aurrera, emakume idazle horien lanak aztertuko dituzte Literatura, mujeres escritoras ikastaroan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Gueske elkarteak antolatu du ikastaroa, Goierri eta Urola Garaiko esperientzia eskolako ikasle ohien elkarteak, eta Domingok gidatuko du. Azken urteetan Domingok hainbat ikastaro eman ditu Zumarragan Gueskeren eskutik. Iaz prentsa eta literaturaren ingurukoa izan zen; aurten, literatura eta emakume idazleen ingurukoa. XVIII. mendetik aurrerako emakume idazleen lanak aztertuko dituzte ikastaroan. «Lehenago ere baziren emakume idazleak, noski, baina nahiago dut hain atzera ez egin, ikasleek gertuko gai bezala senti dezaten», azaldu du Domingok. Olimpia de Gouges eta Rosalia de Castroren lanak aztertuko dituzte, esaterako. «De Gougesek emakumeen eskubideen aldeko lan handia egin zuen». Ikastaroaren zati handiena, ordea, XX. mendeko emakume idazleen inguruan izango da: Virginia Woolf, Gloria Fuertes, Isabel Allende… Ikastaro parte hartzailea Domingoren nahia hitzaldi parte hartzaileak egitea da. «Testuak banatuko ditut denon artean aztertzeko, eta ikus entzunezkoak jarriko ditut posible denean, bideoan ikustea eraginkorragoa baita nik hitzez azaltzea baino». Helburua da emakume horiek idatzitako testuak aztertuz, izan zituzten oztopoak eta bizi zuten egoera ulertzea. Eta, bide batez, hausnartzea. Gehienbat poesia aztertuko dute. Izan ere, Domingoren hitzetan, historian zehar emakumeek gehiago idatzi izan dituzte barrura begirako testuak. «Gaizki ikusita zegoen emakumeek kanpora begirako idatziak egitea, nobelak edo halakoak». Horregatik, poesia edo oso testu intimoak idazten zituzten gehienetan, eta horiek izango dituzte aztergai. «Interesgarria da poesia denon artean aztertzea, irakurketa bat baino gehiago egin daitezke eta». IKASTAROA
  • Izena. Literatura, mujeres escritoras.
  • Hizlaria. Jose Domingo filosofia eta literatura irakaslea.
  • Egunak. Azaroaren 5, 12, 19 eta 26. Ostegunak.
  • Ordutegia. 10:15etik 12:30era.
  • Lekua. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxea.
  • Sarrera. Doakoa. Ez dago izena eman beharrik.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT