Eibar SD taldeak jakinarazi duenez, beste bi urterako luzatu diote kontratua Zumarragako Dani Garcia jokalariari. Datorren urteko ekainaren 30ean amaitzen zitzaion, eta 2018ko ekainera luzatu diote. 2012-2013 denboraldian hasi zen Garcia Eibarrekin jokatzen, Realak utzita, eta laugarren denboraldia du taldean. Guztira 123 partida jokatu ditu taldearekin, eta bi gol sartu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide