Abenduaren 31 Urretxu-Zumarraga San Silbestre proba egingo dute, aurten hil diren Jose Manuel Benitez
Beni eta Roberto Larrazaren oroimenez. Urola Triatloi Klubak eta Atletas de Argixao taldeek antolatu dute. Dagoeneko izena eman daiteke
herrikrosa.eus webgunean.
16:15ean
omenaldia egingo zaie
Beni eta Larrazari. Lasterketa 16:30ean hasiko da, Areizaga Kalebarren plazatik, eta leku berean amaituko da. Bi kilometro eta erdiko ibilbidea prestatu dute, bi herrietan zehar, eta bi buelta eman beharko zaizkio ibilbideari,
bost kilometro osatuz.
Proba nagusian binaka aterako dira lasterkariak,
bikote mixtoetan. Emakumeen parte hartzea igotzea da helburua. Dena den, banaka ateratzeko aukera ere badago; banaka parte hartzen dutenak bi minutu lehenago aterako dira. Lasterketaren inguruko informazio gehiago
hemen.
Irudian,
Beni-ren oroimenez Barbarin jarritako plaka.