Gabonetako idazlan lehiaketako sariak banatu dituzte
Gaur arratsaldean Gabonetako idazlan lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoek 166 lan aurkeztu dituzte eta 5. eta 6. mailakoek 241 lan. Epaile lana bertso eskolakoek egin dute. Lanen maila altua azpimarratu dute eta saririk eta aipamenik gelditu diren askok sariak eta aipamenak merezi zituztela esan dute. Gainera, haurrak, gurasoak eta irakasleak zoriondu dituzte idazteko zaletasuna bultzatzeagatik.
3. eta 4. mailakoen artean, lehen saria Markel Lopez Lekuonak irabazi du, bigarrena Manex Yurrebaso Zabalok eta hirugarrena Hodei Salaberria Izagirrek. Hamar aipamen berezi ere banatu dituzte. Itziar Zabaleta Artolazabalek, Oier Aseginolaza Egigurenek, Ekain Alustiza Askasibarrek, Josu Okariz Ruizek, Xabier Marin Sagastizabalek, Iraitz Aramendi Plazaolak, Paula Adanez Perezek, Julene Urmeneta Jordanak, Jon Senosiain Senovillak eta Nahia Rodriguez Garciak irabazi dituzte. 3. eta 4. mailakoen gaia Olentzero ez zen etxe hartara sekula iristen izan da.
5. eta 6. mailakoei dagokienez, lehen saria Ibai Badiola Intxaustik irabazi du, bigarrena Iker Mendia Morillok eta hirugarrenak Jon de la Cova Zangituk. Aipamen bereziak Unax Elorza Osinalde, Mikel Aiastui Madina, Garazi Mendez Basabe, Antziñe Maroto Mendizabal, Malen Aseginolaza Egiguren, Unai Hurtado Alberdi, Dima Korta Perez, Maier Zabalo Zabaleta, Elene Carballo Fernandez eta Jon Ander Lopez Lucasentzat izan dira. 5. eta 6. mailako haurrek Edozein opari baino askoz ederragoa zen zerbait jaso genuen Gabonetan gaiari buruz idatzi dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide