Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Mundu osoko musika-tresnekin erakusketa irekiko dute Zumarragan

Urretxu,Zumarraga
2016/01/22
Otamotz
Gaur Ikusteko musika: munduko musika-tresnak erakusketa irekiko dute Zumarragako kultur etxean. Munduko 67 herrialdetako 100 bat instrumentu ikusi ahal izango dira. Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute. Erakusketa honetako instrumentuak Kote Loidi eta Lurdes Iartza senar-emazteenak dira. Beraien musika-tresnak hilaren 31 bitartean egongo dira Zumarragan. Loidi izan zen instrumentuak jasotzen hasi zena. Irungo Atsegin dantza taldeko kidea zen eta atzerrira joaten ziren bakoitzean instrumentu bat ekartzen duen. 1982an, abesbatza batean, egun bere emazte dena ezagutu zuen. Ordurako 200 instrumentu zituen, gehienak flautak. Emazteak bestelako instrumentuak ere jaso behar zirela esan zion eta dagoeneko 4.200 dituzte. Lehen erakusketa 1992an egin zuten. Zumarragakoa 115. erakusketa da. «Ez dugu bakar bat errepikatu. Guztiak elkarren ezberdinak izan dira», dio Iartzak. Ia munduko herrialde guztietako tresnak dituzte. Bat aukeratzeko eskatu eta Kongoko monganze izeneko danborra hautatu du. «Bi metroko luzera du eta pieza bakarrekoa da. Zumarragara horrelako bat eraman dugu, baina txikiagoa. Instrumentu politenak Afrikakoak dira». _Ikusteko_musika__erakuskeKezkatuta dago, instrumentu asko galtzen ari baitira. «Globalizazioa instrumentuen mundura ere iritsi da. Gitarra elektrikoa, biolina… nagusitu dira. Bestalde, gazteek ez dute egurrarekin lan egin nahi, nahiago dute mugikorrekin jolastu». Hori dela eta, bera eta bere senarra erlojuaren aurka borrokatzen ari dira. Europa osoan zehar bidaiatu dute, musika-tresnak lortzeko. «Gehienak museoetan eta partikularren bildumetan daude dagoeneko. Oso garesti saltzen dituzte. Europan, arte tribaleko galerietara eta antigoaleko gauzen dendetara joaten gara. Asiako instrumentuak lortzeko, berriz, Internetek asko lagundu digu». Lan gehien mokinkhuur izeneko Mongoliako biolin batek eman die. «Ez genuen inon aurkitzen. Azkenean, Donostiara etorri zen Mongoliako folk talde bati erosi genion. Erosi eta gutxira lagun batek mokinkhuur bat aurkitu zuela esan zigun. Hori ere erosi genuen, noski». Instrumentu bereziak Galtzen ari diren instrumentu asko dituzte. Islandiako kutxa zitara, adibidez. «Munduan pertsona bakar batek egiten du instrumentu hori. Hiltzen denean, galdu egingo da». Beste batzuk oso bereziak dira. Danbor bat elefante belarriarekin eginda dago eta beste bat gamelu larruarekin, adibidez. Instrumentuak arriskuan daude, baina bikote honen bilduma ez. Pabilioi bat erosi zuten gordetzeko. «Kaxetan eta apaletan ditugu. Gure bilduma ikusi nahi duenak, guri deitzea besterik ez du. Gainera, ukitu egin daitezke». Txalotzekoa da bikote hau egiten ari den lana. «Ez gara honetatik bizi. Gure zaletasun honek lotarako orduak kentzen dizkigu: fitxak eguneratu, erakusketak antolatu, instrumentuak bilatu… Larunbatetan eta igandetan joaten gara pabilioira. Beste batzuk tabernetara joaten dira eta guk instrumentuak erosten ditugu». Etorkizunean seme-alabek bilduma zaintzea espero dute. Beraien ametsa museo bizi bat egitea da. «Instrumentuen bidez asko ikasi daiteke: antropologia, etnografia… Gure museoa ez litzateke Europako besteak baino eskasagoa izango». Ea instituzioek erantzuten duten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
5

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT