Profesionalen arteko pilota partidak, bihar Ederrenan
Bihar ostirala, 22:00etan, profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dira Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Pilota jaialdia 22.00etan hasiko da. Lehen partida binakako Promozio txapelketakoa izango da. Mendizabal III antzuolarrak eta Erostarbe urretxuarrak Tainta eta Galartzaren aurka jokatuko dute. Bigarren partida binakako txapelketa nagusikoa izango da. Retegi Bi eta Merino II, Irribarria aramarraren eta Merinoren aurka lehiatuko dira. Erreserbak egiteko, 661 25 90 09 telefono zenbakira deitu behar da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide