Benito Lertxundiren kontzertua Urretxun, maiatzaren 27an
Benito Lertxundi oriotarrak kontzertua emango du Urretxuko Ederrena pilotalekuan, maiatzaren 27an. Emanaldia 22:00etan hasiko da. Sarrerak Kutxabank on-line zerbitzuan eta kutxazainetan eskura daitezke. Ederrena pilotalekuko tabernan ere salgai jarriko dira. Sarrerak apirilaren 18an jarriko dira salgai, 22 eurotan. Egunean bertan, 25 euro kobratuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide