Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

David eta altzairuaren Goliat

Zumarraga
2016/04/20
Otamotz
Bost aste igaro dira Arcelor Mittal enpresak Zumarragako lantegia ixteko eta langileak Asturiasera bidaltzeko asmoa azaldu zuenetik. Langileek eta beraien senitartekoek 5 aste daramatzate kirioak dantzan. Kontzentrazioz kontzentrazio eta manifestazioz manifestazio. Adin ezberdinetako bi langilek eta beraien bi lankideren emazteak eta aitak aste hauek nola joan diren eta etorkizuna nola ikusten duten azaldu diote GOIERRIKO HITZAri. Solasaldia ostiralean egin zen, langile batzordea eta zuzendaritza elkartzen diren bakoitzean langileek egiten duten kontzentrazioa baliatuta. Mikel Elgarrestak berehala lortu zituen profil ezberdinetako beste hiru solaskide. Julian taberna, lantegi ondokoa, langileen taberna kuttuna, jendez gainezka zegoen. Kafe batzuk eskatu, mahaian eseri eta solaskideek ez zituzten galdera asko behar izan hitz egiten hasteko. Barruan duten amorrua askatzeko beharra dute. Iñaki Antia gabiriarra da, baina Beasainen bizi da. 64 urte ditu eta 46 urte daramatza fabrikan lanean. Urtebete bakarrik gelditzen zaio erretiroa hartzeko. Hori dela eta, bere egoerak ez du bereziki kezkatzen. Gazteen eta beraien familien egoerak ematen dio min. «Ni ia salbu nago, nahiz eta ez dakidan zer gertatuko den nire ordezkoarekin. Errelebo kontratua dut eta nire erreferentea kalera joaten bada, ni langabeziara joango naiz. Horrek pentsioan eragina izango luke, baina orain ez da horretan pentsatzeko garaia, orain borrokatzeko garaia da».
“Hiru urteko semeari ‘Arcelor ez itxi’ entzuteak pena handia ematen du” Mikel Elgarresta (langilea) “Nire senarra langile batzordean dago eta azken aste hauetan apenas ikusi dut” Belen Cid (langile baten emaztea)
Jose Ruizek 81 urte ditu, baina mobilizazio guztietan parte hartzen du. 1958an sartu zen Orbegozon eta 1990ean hartu zuen erretiroa. Bere seme batek eta biloba baten mutil-lagunak Arcelor Mittalen lan egiten dute. Azken horrek azpikontratatuta lan egiten du. «Fabrika ixten bada, ezer gabe geldituko da». Belen Cidek 43 urte ditu eta bere senarrak altzairutegiko laborategian lan egiten du, duela 16 urtez geroztik. 10 eta 5 urteko bi seme-alaba dituzte. Elgarresta Ciden senarrarekin batera sartu zen enpresan, 20 urterekin. 16 urte hauetan, «enpresa honetan ohikoa den bezala», postu askotatik pasa da. Hiru seme ditu. «Sartu ginenean, urte askorako zela uste genuen. Izan ere, adineko askok erretiroa hartu zuten eta gazte tropeltxo bat hartu zuten. Hartu zuen tamainarekin, lantegia bideragarria zelakoan geunden». Arcelor_Mittalen_itxiera Inbertsio falta 2008tik hona gauzak asko okertu dira, ordea. «Ez dute inongo inbertsiorik egin eta zaharkituta gelditu da. Multinazional ezberdinen arteko fusioak egon dira, Arcelor Mittal sortu den arte. Honek, gure lantegiari zukua atera dio eta inongo inbertsiorik ez du egin». Cid iritzi berekoa da. «Nire senarrari ere horixe entzun diot aspaldiko urte hauetan: edozein egunetan lantegia ixteko agindua emango zutela. Gainera, Bergarako lantegiak arazoak zituela jakin zenean, gu ere beldurtu egin ginen. Gertuen dagoen lantegiak arazoak baditu… Baina hau guztia lantegian inbertitu ez dutelako gertatu da. Abandonatu egin dute. Horrela ezinezkoa da enpresa batek aurrera egitea. Duela bi urte inbertsioak egiteko konpromisoa hartu zuten, baina ez dute emandako hitza bete». Elgarrestak ere ondo daki zer gertatu den. «Orduan ere itxierarekin mehatxatu zuten eta langileok egutegia eta soldatak malgutu genituen. Lana ekarriko zutela esan zuten, baina begira zer egin duten…». Antiak arazoak 1987an hasi zirela uste du. «Orbegozok ordainketa-etendura egin zuen, enpresa Ucinek hartu zuen, trefilatu saila Lasaora eraman zuen, hango lantegia Gallardok hartu zuen… Mikelek eta Belenek esan duten bezala, lantegia txikitu eta zahartu egin da eta ez dute batere inbertsiorik egin. Instituzioak inplikatu egin beharko lirateke». Mittal indiarrarekin bereziki kritiko ageri da Ruiz. «Europako altzairutegi guztiak erosi ditu, ondoren ixteko. Toki guztietan gauza bera egiten ari da. Europatik kanpo merkeago ekoizten du eta hango altzairua ekarri nahi du». Pena handia ematen dio gauzak zenbat aldatu diren ikusteak. «Lehen enpresariarekin negoziatzen genuen zuzenean. Hala, errazagoa zen akordio batera heltzea. Egun, halako prozesuetarako prestatu dituzten sikario batzuk bidaltzen dituzte».
“Ez dakit helburua lortuko dugun, baina borrokan jarraitu beharra daukagu” Iñaki Antia (langilea) “Arcelor Mittalek altzairu guztia Europa kanpotik ekarri nahi du” Jose Ruiz (langile ohia)
Cidi deigarria iruditzen zaio Asturiasera bidali nahi dituztenen lankide batzuk enpresa ixtearen ardura izatea. «Baina horiek ez dira langile xumeak, goi zuzendaritzako kideak dira. Beraien lanpostuak ziurtatuak dituzte», erantzun zion Antiak. Bere ustez, borrokatzea besterik ez zaie gelditzen. «Lehenago ere antzeko egoerak bizi izan ditugu. 1988an borrokatuz eta lan eginez atera ginen aurrera. Egun ere ez dugu beste irtenbiderik. Ez dakit gure helburua lortuko dugun, baina borrokan jarraitu beharra dugu. Errazena amore ematea da. Jendea ez dadila etxean gelditu». Cidek bere aitak 1969ko greban parte hartu zuela gogoratzen du. «Orbegozon lan egin zuen eta hura borroka latza izan zela entzun dut beti etxean». Langile guztiei borrokarako deia luzatu zieten, baina Elgarrestak Madrilgo eta Bergarako lankideek mobilizazioetan parte hartzeko zailtasun gehiago dituztela ulertzen du. «Enpresa horretaz baliatzen da langileak zatitzeko. Madrilgoak eta Bergarakoak ezin dira beti hemen egon. Etortzen ez direnei ez diegu ezer leporatu behar: beraiek ere mobilizazioetan parte hartzeko formulak bilatu behar ditugu». Cidek ere elkartasunaren aldeko deia egin zuen. «Sindikatu guztiak elkartuta daude eta batasunarekin nahi dugun tokira helduko gara». Bestalde, Goierri garaiko bizilagunei eskerrak eman nahi dizkiete. «Bi manifestazioak ikaragarriak izan dira. Herriari, Goierri garaia osoari, eskerrak eman nahi dizkiogu eta aurrerantzean ere mobilizazio guztietan parte hartzera animatu. Guztien babesa ondo etorriko zaigu». Bizilagunei eskerrak Izan ere, bizilagunen babesak borrokan jarraitzeko indar handia ematen die. Ez baita erraza zure jaioterritik bidali nahi zaituztetela barneratzea. Etxean gaiari buruz ahalik eta gutxien hitz egiten saiatzen dira. «Nire senarra langile batzordean dago eta azken aste hauetan apenas ikusi dut. Berri txarra eman zigutenetik, gure bizitza erabat aldatu da. Elkarrekin gaudenean gai honi buruz ahalik eta gutxien hitz egiten saiatzen gara. Izan ere, egoera hau etxeko txikiek ere pairatzen dute. Bost urteko semeak ere galderak egiten dizkigu. Argi utzi diogu ez garela inora joan behar, lantegia ez dela itxiko. Borrokatu beharra dago. Historian zehar gauza asko lortu dira borrokaren bidez. Emakumeok bozkatzea, adibidez». Elgarresta iritzi berekoa da. «Hiru urteko semeari Arcelor ez itxi kantatzen entzuteak pena handia ematen digu. Hunkitu egiten gaitu, baina indarra eman ere bai. Guregatik, gertukoengatik eta gure atzetik datozenengatik borroka egin beharra dugu. Arcelor itxiko balitz, nola geldituko litzateke Goierri garaia?». Cid-ek orain arteko itxiera larriena izango litzatekeela uste du. «Irimokoak Gasteizera bidali zituzten eta Gerdaukoak Basaurira, baina gu Asturiasera bidali nahi gaituzte. Familia askok herrian kontsumitzeari utziko liokete. Eta garraiolariak, eta Arcelorrentzat lan egiten duten tailerrak… Ea behingoagatik Davidek Goliati irabazten dion! Zergatik ez?».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT