Sutea Mugitegi industrialdean
Gauerdian sute bat piztu da Mugitegi industrialdeko pabilioi batean. Obretarako materiala alokatzen duen Urola enpresako kamioi batek su hartu du (itxuraz, baterian piztu da sua) eta suak ondoan zeuden auto bat eta bi moto ere erre ditu. Suhiltzaile batek erredura arin bat izan du, baina ez dute ospitalera eraman beharrik izan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide