Oraindik bi hilabete baino gehiago falta dira Urretxuko Santa Anastasia jaietarako (irailaren 16tik 19ra ospatuko dira aurten), baina dagoeneko hasiak dira prestaketa lanak. Festetako kontzertuetan zein musika taldek joko duten erabaki aurretik, herritarrei galdetzea erabaki dute. Webgune baten bidez, Gernikako Arbola plazako oholtza gainean zein talde ikusi eta entzun nahi dituzten proposatu ahal izango dute. Ondoren, jai batzordean aztertuko dituzte proposamen guztiak, eta bertan hartuko dute erabakia.
Proposamenak egiteko,
webgune honetan sartu behar da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide