Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Iparragirre Burgosera eraman duen urretxuarra

Urretxu eta Zumarraga
2016/09/08
Otamotz
Joxe Mari Iparragirre bidaiari nekaezina izan zen eta hil ondoren ere bidaiatzen jarraitzen du. Oraingoan Burgosera joan da, han bizi den Jon Gonzalez urretxuarraren eskutik. Gaztelako herrialde honetan Urretxuko olerkariarekin lotutako bi argazki erakusketa eta kontzertu bat antolatu dituzte. Argazkiak Urretxuko kultur etxean dira urriaren 15era arte. Gonzalezek Iparragirre miresten du eta bere bizitza eta abestiak ezagutzera emateko lan itzela egiten ari da. Gazte honek Iparragirreren jarraitzailea izateko hainbat arrazoi ditu: Urretxuko Iparragirre kaleko 34an jaio zen eta olerkariaren izena daraman plazan jolasten zuen haurra zenean. Gainera, Labeaga ikastetxean egin zituen ikasketak eta apirilaren 6an (Iparragirreren heriotzaren urteurrenean) musikariaren mausoleora eramaten zituzten bere kantak abestera. Bere aitak Sarralde enpresan lan egiten zuen eta mausoleoaren zati bat enpresa horretan egin zuten. Gainera, umetan Iparragirreren bizitzari buruzko komikia irakurri zuen eta asko gustatu zitzaion. «Bere bizitza txundigarria iruditzen zitzaidan: deserria, bidaiak, Euskal Herria nola maite zuen, Euskal Herriko enbaxadore lana…». Urretxutik Burgosera 13 urte zituenean bere familia Burgosera joan zen, baina Iparragirre berarekin eraman zuen eta Iparragirre ezagutzera emateko ahaleginak egiten ditu. Hala, abuztua erdialdean Urretxuko musikariaren jaiotzaren urteurrena ospatu zuten Villaescusa la Sombria herrian. Gaeliah Folk taldeak eta Gonzalezek Iparragirreren kanta batzuk jo zituzten: Ume eder bat, Glu, glu, glu!, Gernikako Arbola, Ara nun diran eta Zugana Manuela. «Eliza bete egin zen. Jendeari gehien gustatu zitzaion abestia Glu, glu, glu! izan zen. Abestiak euskaraz direnez, abesten hasi aurretik azalpenak eman nituen. Gainera, Gernikako arbola abestiaren letra banatu genuen. Denek oso ondo hartu zuten egitasmoa. Izan ere, musika mundu guztian ulertzen den hizkuntza bat da». Iparragirrek bere Burgosko lagunak ere liluratu ditu. «Kantautoreen aitzindaria dela diote. Bere bizitza gorabeheratsua oso deigarria egiten zaie. Nik, berriz, Euskal Herriaren izen ona toki askotara eraman zuela eta herri xehearen gustukoa izan zela baloratzen dut. Idolo bat zen eta horregatik sartu zuten kartzelan». Gonzalezek, kontzertu bat antolatzeaz gain, Iparragirreri buruzko bi erakusketa egin ditu Burgosko Gamonal auzoan. Gaztelako hiriburuan ikusgai egon ziren argazkiak Urretxuko kultur etxeko sarreran jarri ditu. Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era daude ikusgai. Larunbatetan, berriz, 10:00etatik 13:00etara. Erakusketan Iparragirrerekin lotutako 23 argazki ikus daitezke: berari ateratakoa, mausoleokoa, Tolosako Topic museokoa (kartzela han zegoen), Gernikako juntetxekoa, bere gitarrarena, San Luis kafetegia zegoen tokian dagoen plakarena… Argazki batean Gonzalez bera ageri da, Iparragirrez jantzita. Izan ere, inauterietan Iparragirrez mozorrotu zen. Erakusketa egiteko Mariano Bravo bere lagunaren laguntza eduki du. Bravo argazkilaria eta diseinatzailea da. Erakusketako kartela egiteaz gain, argazkiei ukitu artistikoa eman die. Beste lagun batek, Cesar Santillanek, Iparragirreren bustoa egin du. Gonzalezek busto hori Urretxuko kultur etxeari eman dio eta erakusketan ikusgai jarri dute. Iparragirrek Urretxun merezi duen aitorpena duela uste du, baina baita herriko seme kuttunena ezagutzera emateko ahalegin handiagoa egin beharko litzatekeela ere. «Iparragirre Eguna antolatu beharko litzateke, kontzertuekin eta antzerki saioekin, Iparragirre kalera ateratzeko. Kaleko artista izan zen eta kalean egon behar da. Bestalde, interpretazio zentro txiki bat egitearen aldekoa naiz, gure ondorengoek Iparragirre nor zen jakin dezaten», amaitu du Iparragirreren jarraitzaileak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT