Zintzo-Mintzok izen eta lantalde berria aurkeztuko ditu eta elkarteko beteranoak omenduko ditu Euskararen Egunean
Aizkolariak, musika eta giza katea ere izango dira
Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteak festa handi bat antolatu du Euskararen Egunerako (datorren ostegunean). 17:00etan aizkolariak izango dira Areizaga-Kalebarrenen: Joanes Izagirrek eta Haritz Goenak, Zaldua aita-semeekin neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, giza katea egingo dute Areizaga-Kalebarrenetik Zumarragako plazara Herria euskaraz josten lemapean. 18:00etan ekitaldia egingo dute Zumarragako plazan (azokan): ongi etorria, Zintzo-Mintzoko kide beteranoei omenaldia, lantalde berriaren eta Zintzo-Mintzoren izen berriaren aurkezpena, Andoni Ollokiegiren kontzertua eta mokadutxoa.
