Urolaren lore eskaintza eta futbol txapelketa
Urola futbol taldeak bihar egingo du urteroko lore eskaintza. Antioko ama birjinari loreak eraman ondoren, taldeko kideek elkarrekin bazkalduko dute. Arratsalderako futbol txapelketa antolatu dute. Behobiak, Idiazabalek eta Urolak jokatuko dute. Partidak 16:00etan hasiko dira. Bestalde, lehenengoz taldeen aurkezpen publikoa egingo dute: urriaren 14an, Areizaga-Kalebarrenen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide