Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Jon Plazaola eta Macrea Clarke, berriro elkarrekin, Markelen alde

Urretxu eta Zumarraga
2016/09/14
Otamotz
Jon Plazaola aktore urretxuarrak eta Urretxun bizi den Macrea Clarke umorista irlandarrak bakarrizketa saioa egingo dute bihar, Markel Lopezen alde. Lopezek ‘tximeleta azala’ izeneko gaixotasuna du. Emanaldia 22:30ean izango da, Labeaga aretoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 euroan, Ederrena pilotalekuko tabernan. Biharko 13:00ak arte bertan erosi ahal izango dira. 21:30etik aurrera, berriz, aretoan egongo dira salgai. Ikuskizunera joaterik ez dutenek, ‘0 ilara’ delakoak eros ditzakete. Historian zehar umorista bikote ospetsu asko egon dira. Macrea eta Plazaola Goierrik eman duen bikote ezagunena da. Duela urte batzuk bakoitzak bere bidea hartu zuen, baina ahal duten guztietan elkartzen dira. Biharkoa biak elkarrekin ikusteko aukera bikaina da. Plazaola egun oso aktore ezaguna da, baina Macrearen eskutik eman zituen lehen pausoak. Irlandarra maisua izan zen eta urretxuarra bere ikasle finena. Plazaolak ondo gogoratzen ditu bere lehen pausoak. «Unibertsitatera joan aurretik, 1999an, Macrea ikusi nuen Buhame tabernan. Lehenengoz, gertuko bat bakarrizketak egiten ikusi nuen. Betidanik txisteak kontatzea gustatu zait, baina ez nuen uste jendaurrean aritzeko prest nengoenik. Macreak aukera hori eskaini zidan eta baiezkoa eman nion».
Macrea_Clarke_eta_Jon_Plaz«Macreak, irakasle onek egiten duten moduan, habiatik alde egiten utzi zidan» «Macrearen irakaspenek eta lasaitasunak asko lagundu didate» Jon Plazaola (aktorea)
  Faemino eta Cansado Ehunka emanaldi egin zituzten, Euskal Herri osoko taberna eta gaztetxetan. Duela urte batzuk, berriz, bakoitzak bere bidea hartu zuen. «Ez dakit Faemino eta Cansadoren moduko umorista bikote bat garen edo ez, baina beti elkarrekin ibiltzen ginen. Banaketa ez zen traumatikoa izan, ordea. Maisua eta ikaslea ginen eta Macreak, irakasle onek egiten duten moduan, habiatik alde egiten utzi zidan. Hori bai, aukera dugun bakoitzean elkartzen gara. Biharko emanaldia oso berezia izango da: Urretxun, Macrearekin, Markelen alde…», azaldu du. Hitz politak besterik ez ditu Irlandako lagunarentzat. «Bera bezalako bi ez daude munduan. Pertsona berezia da, itxura berezia duena. Lagun ona, pentsaera irekikoa. Gure mundua oihanaren modukoa dela diote, elkarri oztopoak jartzen dizkiogula. Mundu honetan ezagutu nuen lehenengo pertsona Macrea izatea zorte handia izan zen. Bere irakaspenek eta lasaitasunak asko lagundu didate nire lan ibilbidean». Macrearekin hegan egiten ikasi zuen txoritxoa, oso urrutira heldu da. Udazkenean Alli abajo telesailaren hirugarren denboraldia grabatuko du eta abenduan Villaviciosa de al Lado pelikula estreinatuko du. Komedia honetan Estatu espainiarreko aktore ezagunek parte hartu dute: Carmen Machi, Leo Harlem, Arturo Valls, Tito Valverde, Miguel Rellan… Plazaolak zorionekoa dela dio. «Pertsona baikorra naiz, baina umila. Une honetaz gozatu beharra dut, beste asko lanik gabe baitaude. Ez dago jakiterik etorkizunean zer gertatuko den. Lanbide honetan egun batean lana duzu eta hurrengoan ez. Dagoenean bonbon eta ez dagoenean… borrokatu!», amaitu du urretxuarrak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT