Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Urolak eta Ilintxak derbia jokatuko dute bihar arratsaldean Zumarragan

Urretxu eta Zumarraga
2016/10/14
Otamotz
Urola eta Ilintxa futbol taldeek Goierri garaiko derbia jokatuko dute bihar, 16:00etan, Zumarragako Argixao estadioan. Gorengoen Mailan jokatzen dute. Urretxu eta Zumarragako Urola bigarren postuan dago eta Legazpiko Ilintxa, berriz, sailkapenaren azpialdean. Urolak une gozoa bizi du. Lau partida jokatu dituzte eta, lehena galdu ondoren, azken hiruak irabazi egin dituzte. Horietatik bi etxetik kanpo. Ilintxak, berriz, partida bat irabazi du, beste bat berdindu eta bi galdu. Dena den, Pello Altzelai Ilintxako presidenteak eta Iñaki Aranzadi Urolako zuzendaritzako kideak dioten bezala, derbietan ez dago faborito argirik. «Derbiak bereziak dira. Bata goran eta bestea beheran egoteak ez du garrantzirik. Larunbateko partida gogorra izango da», aipatu du Aranzadik. Gainera, sailkapenak diona engainagarria dela uste du. «Hiru partida irabazi ditugu, baina hiruetan 1 eta 0 nagusitu gara. Geroz eta hobeto jokatzen ari gara, baina asko kostatzen zaigu gola sartzea. Estrategia oso ondo landuta dugu eta ea horrek Ilintxari golak sartzeko balio digun». Altzelaik ere partida «borrokatua» izango dela uste du. «Partida borrokatua izango da. Urolaren aurka jokatzen ditugun guztiak halakoak izaten dira, baina azkenean ia beti irabazi egiten digute. Ez beti merezita. Iaz, adibidez, lehen zatian sekulako jipoia eman genien, baina azkenean irabazi egin ziguten. Beraien taldea gurea baino be- teranoagoa da. Beraiek esperientzia jarriko dute eta guk ilusioa». Urolaren eta Ilintxaren lehen taldeek garai hobeak ezagutu dituzte, baina derbiak berezia izaten jarraitzen du. Aranzadi jokalaria izan zen eta partida asko jokatu zituen Ilintxaren kontra. «Partida guztietan hiru puntu daude jokoan, baina derbiak bereziak dira. Legazpiko jendearekin lan egiten nuen eta pikea izaten genuen. Zorionez, garai hartan ia partida guztiak irabazi genituen». Altzelai ez zen jokalaria izan, baina berak ere primeran ezagutzen ditu derbiak. Izan ere, 17 urte daramatza presidente karguan. «Derbi guztiak oso bereziak dira. Jokalariek elkar ezagutzen dute eta oso harreman ona dute, zuzendaritzen arteko harremana beti oso ona izan da, nesken taldea bi kluben artean daramagu… Gainera, Urolako entrenatzaileak, Igor Serranok, Ilintxa entrenatu zuen». Helburuak Eta derbiaren ondoren, zer? Urolaren lehen taldeak, orain arte bezala jarraitzen badu, Ohorezko Erregionalera igotzeko aukera izango du. «Ondo ibiliko ginela bagenekien, baina ez dakit igotzeko gai izango garen. Gure erronka aurrean dago, aurrelari gazteak baititugu. Oraingoz oso ondo ari dira. Taldearen batezbesteko adina 25 bat urtekoa da. Bi jokalari 30 urtetik gorakoak dira, beste bi oso gazteak eta gainontzekoak tartean daude», esan du Aranzadik. Ilintxaren taldea gazteagoa da. «Maila honetan esperientzia oso garrantzitsua da eta gure batezbesteko adina 22 urtekoa da. Baina denak herrikoak dira eta ilusio handia dute. Gure helburua mailari eustea da eta ez dut uste horretarako arazorik izango dugunik», amaitu du Altzelaik.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
4

Ainhoa Barbarin urretxuarra baldintzapeko askatasunean geratu da, 23 urteren ondoren

2025/06/20
Urretxu
5

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
6

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT