Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Ez dut sinesten ez naizela gehiago Gainzuri ikastetxera etorriko»

Urretxu eta Zumarraga
2016/11/09
Otamotz
Inma Albisua (Zumarraga, 1956) irakasleak erretiroa hartuko du ostiral honetan. 36 urte eman ditu Gainzuri ikastetxean lanean eta zuzendaria izan zen 20 urte luzetan. Nolatan irakasle? Psikologia ikasi nuen, Salamancan. Urtebete jardun nuen psikologo bezala, kabinete batean. 1980an eskola publikoa euskalduntzeko apustua egin zuen Urretxuko Udalak eta herrira etortzeko aukera ikusi nuen. Orduan ezarri zen D eredua. Oso egitasmo erakargarria iruditu zitzaidan. Hor hasi nintzen eta hor jarraitzen dut… Zure asmoa ez zen irakaslea izatea. Ez. Psikologia klinikoan lan egin nahi nuen, baina irakaskuntzan lan egiteko aukera ikusi nuen eta irakaskuntzan nik egindako ikasketekin loturak dituzten gauzak askotan aplikatu ditudala uste dut. Ondo hartu al zintuzteten eskola publikoan? Bai. Jaurlaritza bertako irakasleria euskalduntzeko bitartekoak jartzen hasia zen eta bertako irakasleek bat egin zuten egitasmoarekin. Zelai Arizti ikastetxearekin elkartu ginenean ere, ez zen batere traumatikoa izan. Asko aldatu al da zuen ikastetxea urte hauetan guztietan? Gauza asko aldatu dira. Jaurlaritzak ezarritako ereduak gainditu egin ditugu eta gure haurrak euskaldundu nahi baditugu euskarari are eta indar handiagoa eman behar zaio. Bestalde, metodologiak asko hobetu dira, hasi ginenean hamabi irakasle ginen eta egun ia 60, eraikinak berritu ditugu… Haurrak ere aldatu al dira? Umeak beti ume dira, baina egoera ezberdin batean bizi dira. Baliabide ezberdinak dituzte, familiak ezberdinak dira, gizartea ezberdina da, herria ezberdina da… Eskolak horri aurre egin behar dio. Hori dela eta, irakasleok denbora asko eskaintzen diogu prestakuntzari.?Gizartea ziztu bizian doa eta ezin gara atzean gelditu. Egun, garai batean baino askoz ere aniztasun handiagoa dago geletan. Eta teknologia sartu da geletan.
«Lankide zoragarriak eduki ditut eta datozenei laguntzeko prest nago» «Ume bat aurrera ateratzeko, eskolak eta familiak bat egin behar dute»
Irakasleek gizartearen babesa sentitzen al duzue? Ume bat aurrera ateratzeko, eskolak eta familiak bat egin behar dute. Konfiantza ezinbestekoa da. Gehienetan badago, baina batzuetan elkar ulertzeko zailtasunak daude. Gurasoek gure esku jartzen dute beraien altxor preziatuena eta konfiantzarik ez badago, nekez aterako ditugu aurrera haur horiek. Zeintzuk dira 36 urte hauetako oroitzapen politenak? Pozgarriena haurrak eskolara pozik etortzea da. Egunero ordu asko ematen dituzte hemen eta jolastu egin behar dute, pozik egon behar dira… Eskolan gustura daudenean, niretzat egun beteak dira. «Zein ondo pasa dugun gaur», pentsatzen dut batzuetan. «Umeek barre, jolastu, ikasi, hitz egin, borroka, negar… egin dute, baina zein ondo pasa dugun!». Egia esan, oso ondo pasatzen dut eskolan. Beti txikiekin lan egin dut. Asko zurrupatzen dute, baina dena ematen dute. Ikasturte hasierak ere oso politak izaten dira, beti irakasle berriak etortzen baitira eta haize berria ekartzen baitute. Bilera baten ondoren gurasoekin afaltzera joatea ere oso polita da. Une gogorrak ere bizi izango zenituen. Bai, baina sekula ez naiz bakarrik sentitu. Beti jende asko eduki dut inguruan. Une gogorrei denok elkarrekin egin diegu aurre. Lankide zoragarriak eduki ditut eta datozen guztiei laguntzeko prest nago. Irakasle lana ez da zaila ondoan lagunduko zaituen norbait baduzu. Ostiralean hartuko duzu erretiroa. Nola sentitzen zara? Arraro. Ez dut sinesten ez naizela gehiago etorriko. Baina atzetik lan egiteko prest dagoen jende asko dator eta ateak ireki behar zaizkie. Ez dakit zer egin behar dudan hemendik aurrera. Gauza asko ditut egiteko, baina ez dut ito nahi. Lehenengo egoera berrira egokitu behar naiz. Gainzurin geldituko direnei zer edo zer esan nahi al diezu? Animoak eman besterik ez. Ilusioarekin jarrai dezatela. Gure lana oso garrantzitsua da eta ondo lan egiten ari gara. Behar nauten edozer gauzatarako hemen egongo naiz.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT