Urretxuko Udalak eta sustatzaileak Gurutze Santuko babes ofizialeko etxeei buruzko bilera deitu dute gaurko. 19:00etan izango da, udaletxeko atarian. Bilera horretan urbanizazio horri buruzko xehetasun guztiak emango dituzte.
Gurutze Santun 140-150 etxebizitza egitea aurreikusten da. Horietatik ia 60 babes ofizialekoak izango dira. Duela gutxi babes ofizialeko lehen 22 etxebizitzak esleitzeko baldintzak ezartzen dituzten oinarriak onartu zituen udalak, aho batez. Etxebizitza horietako bat eskuratu nahi dutenek, zenbait baldintza bete behar dituzte.
Gaurko bileran etxeen prezioaren eta oinarrien berri emango da. Hauek dira baldintza horietako batzuk: Etxebiden izena eman behar dute 2017ko urtarrilaren 15a baino lehen, ez dute etxebizitzarik eduki behar jabetzan eta azken urte fiskaleko diru sarrera 9.000 eta 39.000 euro bitartekoa izan behar da. Bestalde, 2015eko abenduaren 1erako Urretxun erroldatuta hiru urte zeramatzatenek lehentasuna izango dute inguruko beste herri batzuetan erroldatuta daudenekiko.
Interesatuek 2017ko urtarrilaren 15etik maiatzaren 15era bitartean egin ahal izango dute eskaera. Eskaera egitearekin batera, oinarrietan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.