Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Modernitatea ekarri zuen familiaren agurra

Urretxu eta Zumarraga
2017/01/12
Otamotz
Lehen etxetresna elektrikoak joan zen mendeko erdialdean heldu ziren Goierriko etxeetara. Zumarragara Bernardino Urtzelaik ekarri zituen. Gizon honek Urola denda ireki zuen Faustino Espina bazkidearekin batera. Azken hamarkadetan Maria Eugenia eta Jose Ramon seme-alabak arduratu dira dendaz. Aste honetan bertan erretiroa hartu behar dute. Urtzelai bergararra zen. «Nire aita soldadutza egin eta gero etorri zen Zumarragara, lanera. Motorrak bobinatzen zituen, Durangoko bazkide batekin. Etxe batean apopilo bizi zen eta ezkondu zenean Ramon Mendiaren etxean jarri ziren bizitzen. Mendiak lokal honetan burdindegi bat zuen eta bere etxe azpira eraman zuen. Lokal hau, berriz, aitari alokatu zion. 1953an ireki zuen negozio hau, Faustino Espina bazkidearekin», azaldu du bere alabak. Hasieran instalazio elektri-koak egiten zituzten, baina handik gutxira etxetresna elektrikoen salmentari ere ekin zioten. «Garai bateko irrati handi haiek, josteko makinak, bizarra mozteko makinak… saltzen zituzten. Garai batean 10-12 langile izan zituzten eta La Salle ikastetxetik praktikak egitera etortzen ziren». Tramankulu berriak Hozkailuek eta garbigailuek bizimodua aldatu zuten. Modernitatea ekarri zuten. Erosotasuna. Familia guztiek garbigailuak eta hozkailuak nahi zituzten eta dozenaka saltzen ziren. Jose Ramonek egun bakar batean hamar hozkailu saldu zituztela gogoratzen du. Garbigailuekin lotutako makina bat anekdota ere badituzte. «Batzuek garbigailuek arropa puskatzen zutela esaten zuten. Garai hartan ez zen arropa egun bezainbeste aldatzen eta arropa oso gastatuta zegoelako puskatzen zen!», dio Maria Eugeniak. Telebistaren iritsiera ere sekulakoa izan zen. «Gure etxeko telebista herriko lehenengoetakoa izan zen. Aitak propaganda egin behar genuela esaten zuen. 1960an ekarri genuen telebista etxera. Telebistan ikusi genuen lehen emanaldia Fabiola eta Balduinoren ezkontza izan zen. Bizilagunak etxera etorri ziren ezkontza ikustera. Seinalea Sollubeko (Bizkaia) errepikagailutik hartzen zuen eta oso gaizki ikusten zen, baina bizilagunak liluratuta zeuden. Zein ondo ikusten den! esaten zuten». Hurrengo urteetan makina bat telebista saldu zituzten. Pantaila batean beste pertsona batzuk ikustea miragarria zen. «Adineko jendeak albistegietako aurkezleak, El santo telesaileko Roger Moore… beraien etxeetan sartu zirela uste zuten. Horiek gu afaltzen ikusten ari al dira?, galdetzen zuten». Garai hartan igande goizetan ere irekitzen zuten. «Zumarragako azoka igandetan egiten zenez, igandetan ere denda irekitzen genuen». Etxetresna elektrikoak gauza berria ziren eta mundu guztiak aro modernoan sartu nahi zuen. Urtzelaik erraztasunak ematen zizkien. «Aita ematekoa zen: ahal duzunean ordainduko didazu, esaten zien diruz gaizki zebiltzanei. Jendea fina eta langilea zen eta ahal bezain laster ordaintzen zuten», oroitu du. Akobe denda katea Bere aita berritzailea eta ekintzailea ere bazen eta beste saltzaile batzuekin batera Akobe etxetresna elektriko denden katea sortu zuen. Erosketak guztiek elkarrekin eginez gero, merkeago eros zezaketela ikusi zuten. Akobe asko hazi zen, baina ondoren gainbehera etorri zen. 2012an desagertu zen. Izan ere, egun oso zaila da kate handien konpetentziari aurre egitea. «Zerbitzu ona ematea da horiei aurre egiteko modu bakarra». Beraiek zerbitzu ona eman dutela argi dago. Azken egunera arte zerbitzu ona ematen jarraituko dute. Atzo bertan, bezero bat dagoeneko dendan ez duten bonbilla baten bila joan zen eta Maria Eugeniak eskatuko zutela esan zion. Bezeroak, triste Hala, bezeroak triste daude Urtzelaitarrek erretiroa hartu behar dutelako. «Bezeroek pena ematen diela, baina guregatik pozten direla esan digute. Oso agur hunkigarria izaten ari da. Batez ere, aita eta ama izan zirelako negozio hau ireki zutenak», azaldu du. Beraiei ere pena ematen die gurasoek irekitako negozioa uzteak. «Familiako gazteek sekula ez dute hemen lan egiteko asmorik azaldu. Egia esan, negozio honek gauza txarrak ere baditu: asteburuak eta oporrak motzak dira, ordutegia lotua da…». Zorionez, Secundino Esnaola 2ko lokalean etxetresna elektrikoak saltzen jarraituko dute. «Erreleboa hartu behar dutenak oso jatorrak dira eta hiru urte daramatzate dagoeneko etxetresna elektrikoen negozioan. Ilusio handia dute eta oso ondo joango zaiela uste dut. Izan ere, mundu hau ezagutzea oso garrantzitsua da. Negozioa beraiek hartu izanak asko pozten gaitu», amaitu du Maria Eugenia Urtzelaik.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
4

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT