Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Erlaxazioari eta autoezagutza hizpide gaur, Zumarragan

Zumarraga
2017/04/26
Otamotz
Josune Mendizabal eta Amalur Peñagarikano herritarrek erlaxazioari eta autoezagutzari buruzko hitzaldia emango dute gaur, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Parte hartzaileei beraien esentziarekin bat egiteko aukera eskainiko diete. Peñagarikano Urretxun jaio zen, baina urte asko daramatza Donostian bizitzen. Beti izan du gai hauekiko interesa eta ikastaro asko egin ditu. Ahal bezain laster, herritik alde egin zuen. «Gure patua mutil on bat lortzea, ezkontzea eta seme-alabak edukitzea zen, baina nik beste zerbait nahi nuen. Sentimenduei buruz hitz egiteko behar handia nuen eta garai hartan hori zaila zen. Masaje ikastaro bat egin nuen eta gorputzak esateko gauza asko zituela konturatu nintzen. Hortik aurrera, horretan jarraitu nuen. Hau bizitzeko modu bat da». Mendizabal, Peñagarikanoren iloba Josu Marotoren emaztea da. «Fisioterapia, osteopatia eta Tomatis terapia egin nituen. Asma krisi bat izan nuenean Amalurrengana jo nuen eta ordutik elkarrekin lan egin dugu. Nire koinatu Jonen gaixotasunak gauza asko irakatsi zizkigun eta hori guztia konpartitzea erabaki genuen. Gorputzaz gain, pentsamenduak eta emozioak kontuan hartuta, lanean hasi ginen. Izan ere, gorputzaren min asko pentsamendu eta emozioekin lotuta daude. Irailean taldetxo bat sortu genuen eta orain hitzaldia eman behar dugu». Ekimena zabaltzeko gogoa dute. «Gorputza erlaxatzen denean, energia burutik gorputzera jaisten da, autorregulazio bat sortzen da, lasaitasuna sortzen da eta isiltasunera joateko aukera dago. Sentitzeko modu berri bat lortzen da. Gorputza sentitzeko modua aldatzen da», dio Peñagarikanok. Erlaxatzen garenean, pentsamenduak indarra galtzen duela eta gehiago sentitzen dela gehitu du Mendizabalek. «Zerbait irekitzen da eta irekiago zaudenean beste informazio batzuekin konektatzen duzu. Informazio guztia buruan dugula uste dugu, baina informazioak bidaiatu egiten du. Erabiltzen dugun frekuentziaren arabera, informazio batzuekin edo besteekin topo egiten dugu. Irekia egotea eta eboluzionatzea da kontua». Edukia Hitzaldian honi guztiari buruz hitz egingo dute, baina beste edozer gai jorratzeko prest daude. «Badakigu zer esan nahi dugun, baina ez zer sortuko den. Prestatutako horretara mugatzen bagara, hori ez da bizitzea. Jendeak galderak egitea nahi dugu. Bizipenak konpartitu nahi ditugu. Izaki sozialak gara eta bestearen iritzia jakitea oso garrantzitsua da ikasteko eta bizitzeko». Gaur egungo gizartean halako ekimenen beharra dagoela uste dute. «Denok dugu erlaxatzeko eta gure burua hobeto ezagutzeko beharra. Esan diguten hori sinistuta funtzionatzen dugu eta, hala, traba asko jartzen dizkiogu gure buruari. Gure barruko espaziora jo beharra dugu», amaitu dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT