Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Sukaldaritzaz eta institutuko garaiaz hitz egiteko hitzordua Zelai Ariztin

Urretxu eta Zumarraga
2017/04/27
Otamotz
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean sukaldaritzari buruzko mahai-ingurua egingo dute gaur, 18:30ean. Iñigo Perez eta Juanma Hurtado sukaldari urretxuarrek eta Josema Azpeitia gastronomian adituak parte hartuko dute. Ekitaldi hau Joxe Mari Iparragirre institutuaren 50. urteurreneko programaren barne antolatu dute eta hiru hizlariak ikastetxeko ikasle ohiak dira. Hitzaldiaren ondoren luncha egongo da Casino elkartean. Perez de Lezeta, Martin Berasategiren ikaslea izan da eta egun bi jatetxe ditu Madrilen: Urrechu eta El Cielo de Urrechu. Espainian oso ezaguna da, Canal Cocinan aurkeztu dituen saioengatik eta aurkezle ezagunen saioetan egindako agerraldiengatik (Ana Rosa Quintana, Anne Igartiburu, Nieves Herrero…). Hurtadok, berriz, Subijanarekin lan egin zuen. Bilboko Club Nautico jatetxeko sukalde burua izan zen eta ondoren Kabia jatetxea ireki zuen Zumarragan. Bertan, eskualdeko bizilagunek bere sormenaz gozatzeko aukera dute. Gainera, sukaldaritza ikastaroak ematen ditu. Azpeitiari dagokionez, Ondojan aldizkaria argitaratzen du, Basque Culinary Center-eko irakaslea da eta 2012an Euskadi gastronomia saria irabazi zuen. Legazpiko kazetaria bi sukaldariekin egoteko irrikatan da. Bi eredu oso ezberdin ordezkatzen dituztela dio. «Juanma umiltasunaren eredu da. Jatetxe txiki bat, lau lagunen artean gidatua, familiaren beharrei erantzuteko moduko ordutegia dute, komunikabideengandik urrunduta bizi da… Iñigo, berriz, oso mediatikoa da. Telebista saio askotan lan egin du eta liburu asko argitaratu ditu. Gainera, bere jatetxeetatik Madril eta inguruetako pertsonaia ospetsu guztiak pasa dira». Sukaldean sukaldetik kanpo baino elkarren antz handiagoa dutela dio. «Iñigok prestatutako platerak ez ditut dastatu, baina lanaren ardatzak produktua, teknika berriak eta aurkezpen txukuna direla irakurri dut. Juanmaren filosofia antzekoa dela uste dut». Institutuko oroitzapenak Mahai-inguruan, sukaldaritzaz gain, institutuko ikasleak izan ziren garaiaz hitz egingo dute. Azpeitiak urte «oso politak» izan zirela esan du. «Garai hartan, 1984 inguruan, Legazpiko jen-dearentzat Urretxu-Zumarragara joatea sekulako saltoa zen. Hango jendea, orokorrean, gu baino aurreratuagoa zegoen parranda, musika, moda… kontuetan. Urretxu-Zumarragakoak beti modernoagoak izan dira. Txokearen ondoren, lagun asko egin genituen. Egungo gazteek ez dute herritik ateratzeko aukerarik unibertsitatera joan arte eta horrek pena ematen dit. Herriz aldatzea, jende berria ezagutzea… begiak eta burua irekitzeko balio zuen». Garai hartako irakasleak ere gogoratzen ditu. «Andereño mitikoekin ikasteko zortea izan genuen: Arantxa eta Tere Artetxe, Koro Badiola, Maritxu Ugalde… Lehenengo urteetan txorakeria asko egiten genituen, baina azken urterako sekulako errespetua sentitzen genuen beraienganako. Oraindik errespetua eta miresmena merezi didate».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT