Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Xabier Urratek eta Mikel Diezek Himalaiako Nun mendia igo dute abuztuan

Urretxu eta Zumarraga
2017/09/13
Otamotz
Xabier Urrate urretxuarrak eta Mikel Diez zumarragarrak Indiako Himalaiako Nun mendia igo dute abuztu honetan. 7.125 metroko mendi honi Mendi Ahaztua deitzen diote. Ezaguna ez izate horrek zirraragarri bezain arriskutsu bihurtzen du. Urrate eta Diez larri ibili ziren, baina onik itzultzea lortu zuten. Bi mendizale hauek Urretxuko giza-proba taldean ezagutu zuten elkar. Pirinioetara eta eskalatzera elkarrekin joaten hasi ziren eta espedizio bat antolatzea erabaki zuten. Manaslura joateko dirua lortzen saiatu ziren, baina ez zuten nahikoa diru eskuratu. Ondoren, Komunismo mendira joatea erabaki zuten. Baina hegaldi bakarra zegoen eta Diezek ezin zuen data horretan joan. Azkenean Nun mendira joatea erabaki zuten. Aurrekontuak eskatu eta azkenean Indiako agentzia batekin joan ziren, Espainiakoek baino diru gutxiago eskatzen baitzuen. Diezek oso mendi berezia dela dio. «Interneten mendi honi buruzko oso informazio gutxi dago eta Pedro Garcia ordiziarraren laguntza izan genuen, bera 2015ean bertan izan baitzen. Bestalde, beheko kanpalekuan gu bakarrik egon ginen eta 7.000 metrotik gorako mendi bat zuretzat bakarrik edukitzea sekulakoa da», azaldu du Diezek. Arriskutsua Mikel_Diez_eta_Xabier_Urra(1)Bakartasun horrek mendia arriskutsu bihurtzen du. «Mendi hau Kaxmirren dago eta Indiak ez du satelite bidezko komunikazioa erabiltzen uzten. Biotako bati zerbait gertatuz gero, gertuen dagoen herrira joan beharko ginateke informatzera. Egunak pasako lirateke helikopteroa iristerako». Inkomunikatuta egongo zirela ikusirik, asko kosta zitzaien erabakia hartzea. Azkenean, joatea erabaki zuten. «Garminen GPS berri bat eskuratu genuen, familiari une oro non geunden esaten ziona. Familia lasaiago geldituko zela ikusita, joatea erabaki genuen». Han zeudela, mendiak uste baino zailtasun handiagoa zuela ikusi zuten. «Mendia lehorra zegoen eta glaziarreko izotza ez zen azken elurteetakoa. Hori dela eta, oso gogorra zegoen. Bestalde, pitzadura asko zeuden. Gainera, mendia lehorra zegoenez, espero baino gehiago eskalatu behar izan genuen». Hori guztia gutxi balitz, eguraldi txarra izan zuten. «Bigarren kanpalekuan ez gora eta ez behera gelditu ginen. Elurra eta sekulako haizea egiten zuen eta denda ertz baten gainean zegoen». Beldurra pasa zuten. «Haizeak denda eramango zuen beldur ginen. Lo gutxi egin genuen egun haietan. Oso urduri geunden. Gainera, janaririk gabe gelditzen ari ginen. Egun bakarrerako eraman genuena bi egun eta erditan jaten genuen». Hotza ere bai Atertu zuenean gora egin zuten. Hotz handia egiten zuen eta hanketako behatzak izoztu ote zitzaizkien beldur ziren. «Hanketako behatzak ez genituen sentitzen eta ziztu bizian jaitsi ginen. Zorionez, behatzek txuri kolorea zuten. Indiako espedizio bateko bi lagunek izozketak izan zituzten. Beraien sherpa bi aldiz igo da Everestera eta 18 aldiz Nun mendira eta halako hotzik ez duela sekula pasa esan zigun», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT