Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea|Jaiak

Bidegorriak berpiztutako auzoa

Zumarraga
2017/09/27
Otamotz
Garai batean, Zumarragako Etxeberri auzoa herrigunetik oso urrun zegoela zirudien, ez baitzegoen oinez joateko biderik. Etxeberriko bizilagunak errepidetik edo trenbidetik joaten ziren herrira eta hori oso arriskutsua zen. Urola trena kendu zutenean, trenbidean bidegorria egin zuten eta horrek auzoa eta herrigunea asko hurbildu zituen. Auzotarrentzat askoz ere erosoagoa da herrira joatea eta gainontzeko herritarrek Etxeberrira joateko ohitura hartu dute. Asteburu honetan auzoko festak ospatuko dituzte. Arantxa Goikoetxea janari-dendako nagusia da. Bertan jaio zen. Auzoak 61 urte ditu eta berak 59. Haurra zenean herrira joatea «beldurgarria» zela dio. «Errepidetik joaten ginen eta potzu asko egoten ziren, gainera. Autoek eta kamioiek blai-blai eginda uzten gintuzten. Orrazi fabrikaren parean trenbidera sartzen ginen, bidea mozteko, baina oso arriskutsua zen». Maite Dominguez bezeroak berak sustoren bat izan zuela oroitzen du. «Bi kamioi pasa ziren eta petrilera igo behar izan nintzen. Haurdun nengoen, baina beharko salto egin!». Bidegorriari esker, beraien bizi-kalitateak gora egin duela diote. «Egun herrira joatea gozamena da. Behin baino gehiagotan joan beharra badugu, gustura asko joaten gara», dio Goikoetxeak. Gainera, Etxeberrira lehen baino askoz ere herritar gehiago hurbiltzen dira. «Herri guztiak erabiltzen du bidegorria. Gainera, guraso asko auzora etortzen dira haurrekin, parkean jolastera eta zaldiak ikustera». Asteburu honetan ohi baino jende gehiago elkartuko da auzoan. Izan ere, festak ospatuko dituzte. Ostiralean hasiko dira, 19:00etan, txupinazoarekin, buruhandiekin eta haurrentzako jolasekin. 19:30ean patata tortilla lehiaketa hasiko da. Jai batzordeak parte hartzaileei osagaiak banatuko dizkie eta nahi duten guztiek tortilla pintxoak jateko aukera edukiko dute. 20:00etan poteo herrikoia hasiko da, 22:30ean tute txapelketa jokatuko da eta 22:30ean bingo herrikoia egingo dute. Tute txapelketan parte hartzeko, bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko du. Bingoari dagokionez, haurrek zein helduek parte hartu ahal izango dute. Larunbatean, 12:00etan, toka txapelketa egongo da. 13:00etan poteo herrikoia egingo dute eta 16:30ean mus txapelketa hasiko da. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar du. 18:00etan mahai-futbol txapelketa egongo da, 16 urtetik gorakoentzat. Ordu berean, eskulan tailerra hasiko da. 19:30ean gastronomia lehiaketa egingo dute. Aurten marmitakoa prestatuko dute. Kuadrillen afaria eta beste Larunbateko ekitaldiekin bukatzeko, 20:00etan poteoa egongo da, 21:00etan gastronomia lehiaketan prestatutakoa aurkeztuko dute, 21:15ean epaimahaiak bere erabakiaren berri emango du, 21:30ean kuadrillek afaria egingo dute, 23:15ean sorpresa bat egongo da eta 23:30ean dantzaldia egingo dute. Dantzaldiaren atsedenean baratxuri zopa eta txokolate beroa zerbitzatuko dute. Festak igandean bukatuko dira. 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara puzgarriak egongo dira auzoko aparkalekuan. 12:30ean bandak joko du, 13:00etan poteoa egingo dute eta 14:30ean bazkari herrikoia egingo dute. 18:00etan Jose Mari Orbegozoren eskolakoek dantza erakustaldia egingo dute, 19:00etan disko festa egongo da DJ Tirapurekin eta 21:00etan Gaixoa ni abestuko dute, jaiei amaiera emateko.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Jolasak, bazkaria eta erromeria Lurra dantza taldearen 60. urteurrena ospatzeko

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
2

No limits, RMF, BPG eta EMTF taldeak Zumarragako herri olinpiadetako finalean

2025/06/21
Urretxu eta Zumarraga
3

Fina Salegi: Euskadiko Filmategiak zaharberritu behar dituen hiru filmetan lan egin zuen urretxuarra

2025/06/24
Urretxu
4

Mikel Zabalegi ordiziarra eta Aintzane Olaizola aizarnazabaldarra nagusitu dira Irimora igoeran

2025/06/24
Urretxu
5

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta, Eva Mauleon eta Imanol Gartziandia omendu ditu

2025/06/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Iparragirre institutuko ikasturte amaierako festa

2025/06/24
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT