Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Mineralogia eta Paleontologia asteak 30 urte betetzen ditu aurten

Urretxu
2017/11/02
Otamotz
Urretxuko Mineralogia eta Paleontologia asteak 30 urte betetzen ditu aurten. Pasa den astelehenean hasi eta datorren igandera bitartean mineralak, fosilak eta harribitxiak ardatz izango dituzten makina bat ekintzaz gozatzeko aukera izango da aurten ere. Urretxuko Mineralogia eta Paleontologia Astearen arima mineral, fosil eta harribitxien feria izan ohi da. Gaian adituak direnentzako topagune bihurtu da azken urteetan azoka, euren piezak salerosteko eta trukatzeko plaza izaten baita Urretxukoa. Aurten hilaren 3tik 5era gauzatuko da, bihartik igandera, Ederrena pilotalekuan. Javier Aguado Mineralogia eta Paleontologia Astearen kolaboratzaileak esan duenez, urtero bezala, 30 bat postu jarriko dituzte pilotalekuan. «Erakusketariak Euskal Herritik, Espainiatik eta Frantziatik etorriko dira», Aguadok zehaztutakoaren arabera. Horiez gain, «badakigu Galiziatik edo Espainiako hegoaldetik etorriko diren bisitariak izango ditugula. Azokan zer dagoen ikustera etorriko dira, baina baita euren azkeneko aurkikuntzetako piezak erakutsi edo salerostera ere», dio Aguadok. Azokaren oinarriak bera izaten jarraitzen du azken 30 urte hauetan. «Azoka mineral, fosil eta harribitxiak salerosi eta trukatzeko helburuarekin jaio zen, eta horrek bere horretan dirau. Gainontzeko guztia osagarria da», zehaztu nahi izan du Aguadok. Handituz doan ekimena Dena den, ukaezina da azoka bera eta Mineralogia eta Paleontologia Astea urtetik urtera haziz joan diren ekimenak direla. Azokaren osagarri pilotalekuan bertan harribitxiak nola lantzen diren ikusteko ikastaroak eskainiko dituzte Gironako Josep M. Serranok eta Montse Baguek. Ostiralean 18:00etatik 19:00etara; eta larunbatean eta igandean goizez eta arratsaldez. Azokaren inguruan baina, ekintza ugari antolatzen dituzte Urretxun. Esaterako, Urrelur museoan doako bisita gidatuak eskaintzen dituzte aste guztian zehar. Bihar arte taldeentzako bisita gidatuak antolatu dituzte. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik txanda hartzea. Larunbatean eta igandean hiru bisita gidatu izango dira: 12:30ean, 18:00etan (euskaraz) eta 19:00etan (gaztelaniaz). Urretxuko udaletxeko Portaloian, Amalur izeneko beste erakusketa bat izango da ikusgai. Elgoibarko Javier Vargas eta Javier Aguado beraren bildumako piezek osatutako erakusketa da hauxe. Elementu mineralak eta fosilak nahastuz, lurraren erraiak azalduko dira denboran zehar bidaia bat eginez. Aguadok azpimarratutakoen artean, Elgoibarko Leizarte taldekoek aurkitu zuten erromatarren garaiko aitzur baten kopia izango da ikusgai erakusketan, baita bi hartzen hezurdurak ere. Haurrentzako ekintzak Haurrentzako hainbat ekintza ere biltzen ditu Mineralogia eta Paleontologia Asteak. Gaur bertan, esaterako, Maite Franco ipuin kontalariak Unibertsoa gaztea zeneko ipuinak kontatuko dizkie 3 eta 6 urte bitarteko haurrei. Urrelur museoan izango da, 17:00etan hasita. Leku muga dela eta aldez aurretik gonbidapenak hartzea beharrezkoa da. Amaitzeko, urtero bezala Urrelur Mineralogia eta Paleontologia parkea ere egongo da ostiraletik igandera bitartean haurren gozagarri. Iparragirre plazako karpan historiaurreko pin- turak egiteko, urre bilatzaile bihurtzeko edo meategian harribitxiak bilatzeko aukera izango dute haurrek. Parkea goizez eta arratsaldez egongo da irekita, ostiraletik igandera. Argazkigintza harribitxiei lotuta lehenengo aldiz XXX. Mineralogia eta Paleontologiaren Asteak badakar berrikuntzarik aurten. Lehenengo aldiz, argazki lehiaketa egingo da astearen barruan. Mineralak eta fosilak gai hartuta, azokan argazkiak atera beharko dituzte parte hartzaileek. Haurrak, 16 urtera arteko gazteak eta helduak kategoriatan banatu dute lehiaketa. Argazki lehiaketako erabakia azaroaren 17an jakinaraziko da, eta sari banaketa ekitaldia azaroaren 24an egingo da. Oinarriak, udaletxeko webgunean aurkitu daitezke. Lehiaketarekin lotuta, makro argazki tailerra ere eskainiko du Aitor Sopelana adituak. Ikastaroak azokan bertan izango dira, larunbatean 11:00etan eta 17:00etan eta igandean, 11:00etan. Sopelanak makroargazkigintzaren oinarriak azalduko ditu. Izena tailerrean bertan eman daiteke, eta nahikoa da argazki kamera edo mugikorrarekin gerturatzea.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT