Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Euskara|Kultura

'Printzesa eta ilarra' ipuina eguneratu du Antxiñe Mendizabal idazleak

Urretxu eta Zumarraga
2017/11/09
Otamotz
Antxiñe Mendizabal idazle zumarragarrak Hans Christian Andersenen Printzesa eta ilarra ipuina eguneratu du. Printzesa eta ergela izenburua jarri dio eta aste honetan aurkeztu du. Marrazkiak Mai Egurzak egin ditu. Jatorrizko ipuinean printze bat emazte bila dabil eta hautagaiek proba bat pasa beharra dute. Mendizabalen ipuinean mutil bat da neskaren proba pasa beharra duena. Ipuin honek besteen lekuan jartzeko gaitasunaz hitz egiten du, sentitzeko gaitasunaz. «Literatura klasikoan dagoen pertsonaiarik sentikorrenetako bat aukeratu dut. Printzesa bat, baina ez edozein printzesa. Sentikorrena. Printzesa eta ilarra ipuina berrirakurtzen baduzue, konturatuko zarete ez dela printzesen beste ipuin guztietan bezala bere edertasuna goraipatzen. Printzeak ez du bere edertasunagatik, aberastasunagatik edo nobleziagatik bilatzen, bere sentikortasunagatik baizik». Mendizabalen ipuineko printzesak Kariñe du izena. Pertsonaia irudikatzeko, Andersenen arrastoari jarraitu dio. Kariñek aurpegia itsusten dion orban bat du, baina askok printzesa esaten diote. Sentikorra delako. Ipuinean zehar Kariñe askotan jarriko da besteen lekuan. Hasteko, Eder defendatuko du. Gainontzeko mutilek baztertu egiten dute bere edertasunak eragiten dien arbuioagatik. Erasotzaileei aurre egiteaz gain, beraien tokian jartzeko gai izango da. Beñatek (ergelak) aurpegia itsusten dion betazal erori bat du eta horrek zapuztu egiten du. Bere frustrazioak agintzaile eta erasotzaile bihurtzen du. Kariñek bere frustrazioa gainditzen lagunduko dio. Horretarako maitasunaz baliatuko da. Amaieran, Kariñek Beñat beretzako moduko mutila den jakin nahi du. Andersenen ipuineko neskari bezala, ilarraren proba egingo dio. Koltxoi mordo baten azpian ilar bat jarriko du eta Beñat koltxoien gainean etzanaraziko du, ilarra antzemateko gai den jakiteko. Koltxoiak besteengandik bereizten gaituzten geruzak dira (gure egoa) eta ilarra gure benetako izatea. Printzesak ez daude modan, baina Mendizabalek maite ditu. «Nik ere urte askotan gaitzetsi ditut, beraien benetako esanahia ezagutzen ez nuelako. Edertasunaren estereotipoaz harago, indartsuak, ausartak, azkarrak eta sentikorrak dira. Beraz, inork bihotzetik printzesa esaten badizue, ziur aski maitasuna adierazten ari zaizue, politikoki oso zuzena ez izan arren».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
5

Larrain dantza jendetsua

2025/06/29
Zumarraga
6

Kuadrillen arteko olinpiadako argazki ikusgarrienak

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT