Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Ikastolako lehen maitasun istorioa

Urretxu eta Zumarraga
2017/12/07
Otamotz
Urretxu-Zumarraga Ikastolak 50 urte bete ditu aurten. Mende erdi batek askorako ematen du. Baita maitasun istorioetarako ere. Urte hauetan hamaika bikote sortu dira ikastolan, baina Martin Camino eta Pili Idiakez izan ziren lehenak. Beraiena da ohore hori eta inork ez die kenduko. Aspalditik Donostian bizi dira eta beraien etxeko ateak ireki dizkiote GOIERRIKO HITZAri. Camino usurbildarra da eta pasiotarra izan zen. Eubako apaizgaitegian irakasle eta zuzendari izan zen, eta ondoren Zumarragara bidali zuten La Salleko kaperau eta irakasle bezala. Apaiz izateko ikasketak egiteko zailtasunak zituen talde bat Eubatik La Sallera bidali zuten ofizio bat ikas zezaten eta horien arduradun ere izan zen. Ikastola pasiotarren laguntzarekin sortu zen eta lehen zuzendariak pasiotarrak izan ziren. Zumarragara heldu eta urtebetera, ikastolako arduradun izendatu zuten ikastolako batzordeak eta pasiotarren nagusiak. «Bizpahiru andereñorekin hasi ziren eta ez zuten zuzendaritzarik behar izan. Baina ni heldu nintzenerako ikastola hazten hasia zen eta batzordeak zuzendari bat behar zela pentsatu zuen. Kargua eskaini zidaten eta bi urte eman nituen zuzendaritzan». Gogor lan egitea tokatu zitzaiola oroitzen du. «Andereñoak bilatu, planak eta ikastaroak prestatu, delegazioak ikastola onartzea lortu… Zailtasun handiko urteak izan ziren, batez ere gurasoentzat. Oso ausartak izan ziren, beraien seme-alabak han utzi baitzituzten, ikasketa haiek legezko baliorik ez zutela jakinik. Pasiotarron ekarpena lokalak uztea eta babes legala ematea izan zen. Babes hori gabe, une haietan ezinezkoa izango zen ikastolak sortzea. Elizak bere ikastetxeak sortzeko eskubidea zuen, Estatuak eta Elizak onartua zuten konkordatua zela eta. Inspektoreak Bi ikasturte haietan ikastola asko aldatu zela gogoratzen du. «Inspektorea oso biguna zen. Oztopoak jartzen zituen, baina indar handirik gabe. Berak ere ez zuen ondo pasa. Salamancakoa zen, baina bazekien mugimendu horren aurka ezin zuela ezer askorik egin. Bere nagusiek presionatu egiten zuten, ordea. Nire gainean dagoen bat etorriko balitz eginiko bisitaz galdezka, akta bat utziko dizut bion sinadurarekin, baina badakizu… zuek segi horrela, esaten zidan. Inspektore batzuk ez zuten batere ondo pasa». Urretxu-Zumarraga Ikastola utzi zuenean, Arrasatekora joan zen. Bertan beste lau urte eman zituen irakasle eta zuzendari bezala, eta ondoren enpresa mundura pasa zen. MCCn lan egin zuen, 2004an erretiroa hartu zuen arte. «Euban eta La Sallen adineko irakasleak ezagutu nituen. Txantxa, iseka eta burla asko pairatzen zuten eta nik ez nuen nire burua adin horrekin haurrei eskolak ematen ikusten. Baina irakasle lana beti gustatu izan zait eta UNEDen ere irakasle izan nintzen. Ostiral eta larunbatetan EGA titulua lortu nahi zutenei klaseak ematen nizkien». Pili Idiakez 1970-1971 ikasturtean hasi zen Urretxu-Zumarraga Ikastolan (orduan Lourdesko Ama). «Ikastolan hasi aurretik, autoeskola batean lan egin nuen. Ikastolan jendea behar zutela eta oso gustura eman nuen pausoa. Ilusio handiarekin hasi nintzen. Pentsa… 42 urte eman ditut ikastoletan eskolak ematen! Urretxun, Aretxabaletan, Arrasaten eta Errenterian lan egin dut. Urretxun bi ikasturte eman nituen». Beti Haur Hezkuntzan. «Asko gozatu dut. Oso esperientzia aberasgarria izan da». Biek ikastolak euskararen biziraupen eta zabalkundean funtsezkoak izan direla diote. «Harro sentitzeko modukoa da. Ikastolek sekulako eragina izan dute gizartean. Egun, ikastetxe guztietan euskaraz ikasten dute, baina ikastolak izan ziren aitzindariak. Denborarekin argiago ikusiko dugu oraindik», dio Caminok. Urretxu-Zumarraga Ikastolak, euskararen alde lan egiteaz gain, beraien elkartze istorioa ahalbidetu zuen. «Gertatzen diren gauzak dira. Ez dakit nola sortu zen. Hantxe ikusi, ezagutu eta elkartu ginen eta hemen jarraitzen dugu, 43 urte ondoren». Pili ezagutu zuenerako, bizitzaz aldatzeko asmoa zuen. «10 urterekin Gabiriara joan nintzen. Erdaraz ikasi, errezatu, ikasketak egin (oso gustukoak nituen) eta kateari jarraitu nion, behin ere neure buruari galdetu gabe hori ote zen biderik egokiena. Urteen poderioz bat heltzen joaten da eta egun batean zeure buruari galdetzen diozu: baina zein da ni hemen barruan eusten nauen arrazoia… Bestalde, zenbat eta denbora luzeagoan iraun galdera hori buruan biraka duzula, okerrago. Banekien ez zela erraza izango. Inork ez zidala ezer oparituko. Ni neuk atera beharko nituela babak eltzetik. Hutsetik hasi behar nuela». Etxekoen babesa Pili_Idiakez_eta_Martin_Ca(1)Bere amaren babesa jaso zuen. «Ekainean, ikastolako ikastaroa bukatu bezain laster, etxera jo nuen familiakoekin egotera. Ama gaixo zegoen ordurako, Donostiako Ospitalean. Gau batean berarekin gelditu nintzen nire laguntza emateko. Gau txar eta mingarri asko izaten zituen, baina gau hartan lasai zegoen. Bat batean, galdetu zidan: Martin, zoriontsu al zara pasiotar bezala? Aurrena, erantzun bezala, isiltasun luzea, oso luzea. Gero astiro, luze, zabal eta lasai agertu nizkion nire asmoak. Denbora luzez egon ginen elkar besarkaturik eta geurera etorri ginenean esan zidan: Nik ez dizut asko lagunduko, nireak ia egin du eta, baina jakin zurekin izango naizela beti». Pilirentzat okerragoa izan zen, urte bat gehiago eman baitzuen bakarrik ikastolan. «Baten bati ez zitzaion oso ondo iruditu gure erabakia, baina etxekoen babes osoa izan nuen eta inoiz ez zidaten eragozpenik txikiena ere jarri». Horri esker, zailtasun guztiei aurre egiten jakin dute. Seme bat dute eta sarri etortzen dira Urretxu eta Zumarragara senitartekoak eta pasiotarrak bisitatzera. Ikastolara itzuliz, mezu bat utzi nahi izan dute. «Hemendik beste 50 urtera hobeto ikusiko da ikastolek gizartean izan duten eragina. Gu pozik gaude euskal mugimendu herrikoi honetan hondar ale bat izan garelako».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT