Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

700 mendi igo dituen gizona

Urretxu eta Zumarraga
2018/01/11
Otamotz
Juan Mari Gabilondo zumarragarrak inork gutxik bezala ezagutzen ditu Euskal Herriko mendiak. 1970ean Euskal Mendi Federazioaren Ehun Mendien Lehiaketan parte hartzeari ekin zion eta ordutik zerrendako 700 gailur baino gehiago zapaldu ditu. Oso mendi gutxi gelditzen zaizkio zerrenda osatzeko. Juan_Mari_Gabilondo_mendizEuskal Mendi Federazioak 1949an jarri zuen abian Ehun Mendien Lehiaketa. Helburua mendizaleek Euskal Herria ezagutzea da. Bost eta hamar urte bitartean dituzte ehuneko bakoitza osatzeko eta egunean zerrendako mendi bakar bat igo dezakete. Gabilondo 1975ean sartu zen Ehun Mendietako Euskal Mendizaleen Anaiartean eta duela gutxi zazpigarren ehunekoa lortu zuen. Dagoeneko ezin ditu ehuneko gehiago lortu, zerrendako ia mendi guztiak igo baititu. 20 bat gelditzen zaizkio guztiak egiteko eta hori da bere helburua. Ez dira horrenbeste mendi igo dituzten mendizale asko izango. «Zonalde honetan ez dago Ehun Mendien Lehiaketan parte hartzen duen jende asko. Bizkaian, ordea, bai. Ez da lan erraza. Gertuko mendiekin hasten zara, baina zirkulua geroz eta handiagoa egiten da. Azkenak etxetik 150 kilometrora daude. Kontuan izan behar da garai batean ez genuela autorik. Gainera, egunean mendi bakar bat igo daiteke». Aizkorri, bere kuttuna Lehiaketa honek Euskal Herria eta euskal herritarrak ezagutzeko aukera bikaina ematen duela dio. «Mendi eder asko daude. Urtaroa oso garrantzitsua da. Neguan elurra duzu, udazkenean koloreak dituzu… Nire mendi kuttuna Aizkorri da. Gustuko dudan urtaroa, berriz, negua da. Neguan Aizkorri zoragarria da. Mendi hau oso berezia da urretxuar eta zumarragarrontzat. Autorik ez genuen garaian, Urbiara eta Aizkorrira joaten ginen behin eta berriro. Izan ere, trenak mendi altu batera joateko aukera ematen zigun». Beste mendi batzuk, txikia-goak diren arren, lan gehiago ematen dute. «Planoa eta iparrorratza erabili ditut beti. Baina mendi batzuetan landaredi asko dago eta ezin zara zuzen joan. Itzulingurua egin behar duzu. Duela gutxi Zarakietako mendizerran orientatzeko zailtasunak izan nituen». Gabilondok, mendi eta herri asko ezagutzeaz gain, lagun asko egin ditu. «Autoa beti herri batean uzten dut eta bizilagun bati bilatzen ari naizen mendira nondik joan behar den galdetzen diot. Askotan, itzultzen naize-nean, bizilagunak zain izaten ditut». Zumarragako mendizalea Ostadar mendi taldeko lehendakaria da. Ostadarren sortzaileetako bat da eta lehenago Oargi klubeko kidea izan zen. Bi mendi talde hauen irteeretan Federazioaren zerrendan ageri ez diren mendi asko igo ditu. Izan ere, Federazioak ez ditu elkarren ondoan dauden bi mendi zerrendan sartzen: ederrena, bista politena duena… aukeratzen du. Euskal Herritik kanpo Euskal Herritik kanpo ere asko ibili da. Pirinioetako, Alpeetako, Norvegiako, Greziako, Alemaniako, Bulgariako, Jugoslaviako eta Txekoslovakiako gailur altuenak zapaldu ditu, besteak beste. Horretaz gain, mendizaletasuna bultzatzeko lan itzela egin du. Ostadar taldearen irteerak prestatzen ditu eta Mendi As-tean Euskal Herriko mendiei buruzko ikus-entzunezko bat ematen du urtero. Gainera, badu lekukoa nori pasa. «Iñigo Lete nire ilobak bosgarren ehunekoa osatuko du aurten. Iñigok nik baino erraztasun gehiago izan ditu. Izan ere, mutikoa zela hasi zen, nire eskutik, eta egun garai batean baino baliabide gehiago daude. Nahi badu, nik egindakoa gaindituko du», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT