Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Bezero eta merkatari gazteak lortzea, merkataritzaren erronkak

Urretxu eta Zumarraga
2018/01/25
Otamotz
Ikertalde enpresak Zumarragako merkataritza biziberritzeko plana egin du. Eskaria eta eskaintza aztertu dituzte eta herriko merkataritza sustatzeko 34 ekintza zehaztu dituzte. Plana atzo aurkeztu zuten. Ekitaldian Ikertaldeko Iñigo Artetxek, Juan Andrades Eusko Jaurlaritzako Merkataritza zuzendariak, Mikel Serrano alka-teak eta Rosa Maiza zinegotziak parte hartu zuten. Artetxek, merkataritza guneak urruti daudenez, herritarrek erosketa asko herrian egiten dituztela esan zuen. «Berotegi efektu honek mesede egiten du, baina negutegian zirrikitu bat dago: on line erosketak». Herritarrek erosketen %56 Zumarragan egiten dituzte, %31 Urretxun eta %12 beste herri batzuetan. «Zumarragan egiten diren erosketen %34,4 urretxuarrek egiten dituzte. Kanpotik erosle gutxi etortzen dira. Gastuaren %5,4 bakarrik egiten dute kanpotarrek». Erronketako bat gazteak erakartzea dela esan zuen. «Bi bezero mota ditugu. Alde batetik, herritik gutxi ateratzen diren adinekoak. Bestetik, herritik irten eta on line erosketak egiten dituzten gazteak. Eszenario berri baten aurrean gaude eta egokitzen jakin behar dugu». Zumarragako merkataritzak beste erronka bat ere badu. «Merkatarien adina oso altua da. Horrek arazo bat sortuko du epe motzera. Merkatarien %25ek 65 urte beteko dituzte aurki eta ordezkoak aurkitzeko lan egin behar dugu». Indarguneei dagokienez, ospitalea eta Inaziotar Lurraldea aipatu zituen. «Ospitalera jende asko etortzen da eta horiek erakarri behar ditugu, baita Inaziotar Lurraldera etortzen direnak ere. Bestalde, lokal hutsen arazoa ez da beste herri batzuetan bezain larria». Merkataritza biziberritzeko, lan mahai bat osatuko dute. Udalak, merkatariek, Uggasak eta Merkataritza Federazioak parte hartuko dute. Mahai honek zerbitzu eta turismo alorrekoekin eta Urretxuko merkatariekin elkarlana bultzatuko du. Udalak pertsona bat kontratatu du sei hilabeterako, mahai hau martxan jartzeko. Ekintzak Gainera, 34 ekintza zehaztu dituzte: Legazpi eta Soraluze ka-leak oinezkoentzat egokitu, Euskadi plaza birpentsatu, lokal hutsei erabilera eman, merkatariak teknologia berrietan trebatu, merkataritza kultur ekitaldietan eta festetan txertatu, baserritarrek plazan duten txokoa erakargarriagoa egin, adineko, gazte, ospitaleko erabiltzaile eta turistei zuzendutako estrategiak zehaztu… Maizak negozioak berritzeko laguntzak egongo direla eta irailean erosketak herrian egitea helburu izango duen programa bat martxan jarriko dutela aurreratu zuen. Bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlana oso garrantzitsua dela aipatu zuen. Alkateak orain arte abian jarri diren egitasmoak aipatu zituen (Singular Dendak, lokal hutsen datu basea, erakusleiho lehiaketa, feriak eta azokak suspertzeko egitasmoa…) eta herritarrak erosketak herrian egitera animatu zituen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT