Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura|Udala

Punta-puntako zine eta antzerki aretoa

Zumarraga
2018/03/02
Otamotz
Zumarragak hainbat urte eman zituen antzokirik gabe eta 1999-2003 legealdiko lehentasunetako bat Zelai Arizti aretoa egitea izan zen. Aditu guztien arabera, goi mailako aretoa da. Areto gutxik dute Zumarragakoaren pareko akustika eta erosotasuna. Baina 2001ean inauguratu zen eta hamazazpi urte hauetan teknologia berrikuntza asko egon dira. Udalak, aldundiaren diru laguntzarekin, gabezia horiek konpondu ditu. Berrikuntza teknologikoei dagokienez, 2D eta 3D proiektoreak erosi dituzte eta soinu ekipoa hobetu dute. Orain arteko sistema analogikoa zen eta egungoa digitala da. Gainera, besaulki patioan kontrol mahai bat jarri dute. Izan ere, kontzertuetan eta antzezlanetan lan egiten duten teknikarientzat askoz ere hobea da kontrol mahaia besaulki patioan egotea. Orain arte proiekzio gelan zegoen. Bestalde, sarrerako tunela luzatu egin dute, berandu iristen direnek atea irekitzen dutenean argia aretora sar ez dadin. Bukatzeko, agertokira igotzeko eskailera bat jarri dute. Orain artekoa baino zabalagoa da eta, beraz, erosoagoa. Berrikuntza hauek guztiak aldundiak emandako 100.000 euroekin egin dira. Zelai_Arizti_aretoko_berriDenis Itxaso kultura diputatuak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak Zelai Arizti aretoa bisitatu zuten atzo eta berrikuntzei buruz hitz egin zuten. Itxasok udalek kulturari garrantzia ematea eskertzekoa dela esan zuen. «Duela gutxi Sarralden egon ginen. Han, entsegu lokalak prestatu ditugu. Hemen, berriz, emanaldiak egiten dira. Iaz Mikelek proposamena aurkeztu zigun eta beharrezkoa zela ikusi genuen. Teknologiak aurrera egin du eta ekipoak berritu beharra zegoen». Itxasok ez zuen Zelai Arizti aretoa ezagutzen eta txundituta gelditu zen. «Gipuzkoa osoan ez dago halakorik. Eserleku guztietatik agerlekua primeran ikusten da». Udalari elkarrekin lanean jarraitzeko gonbitea luzatu zion. «Sarralde eta Zelai Arizti aipatu ditut eta hirugarren lan ildoa Katapulta egitasmoa izan daiteke. Honen helburua musika eta antzerki talde berriei beraien lana erakusteko aukera ematea da. Areto publiko eta pribatuak beraien esku jartzen ditugu». Zumarragako alkateak Itxasori eskerrak eman zizkion eta zumarragarrak Zelai Arizti aretoaz harro daudela esan zuen. Areto honek 328 eserleku eta mugikortasun urriko pertsonentzako bi toki ditu. Zine, antzerki eta musika emanaldietarako eta hitzaldietarako erabiltzen da, besteak beste. Iaz 120 aldiz erabili zen, zine komertzialaren emanaldietatik kanpo.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Iñaki Kerejeta realzale urretxuarra omenduko du ostiralean

2025/06/18
Urretxu eta Zumarraga
2

Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 102 urte bete ditu

2025/06/16
Zumarraga
3

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
4

Urretxuko Mixtura psikoterapia zentroan ate irekien jardunaldia egingo dute ostiralean

2025/06/17
Urretxu
5

Zumarragako jaietako egitaraua

2025/06/17
Zumarraga
6

Larunbatean Zumarragako herri olinpiadako finalerdia jokatuko dute

2025/06/19
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT