Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Hiri Galduak herriko taldeak Niko Etxartekin joko du bihar Labeagan

Urretxu
2018/04/19
Otamotz
Bihar hasiko da Poligrafo Fest! musika jaialdiko bigarren asteburua. Hiri Galduak Zumarraga eta Urretxuko taldeak eta Niko Etxart Iparraldeko rockero mitikoak joko dute. Larunbatean beste bost talde ikusteko aukera egongo da. Biharko kontzertua Urretxuko Labeaga aretoan izango da. 22:00etan Hiri Galduak taldeak joko du eta 23:00etan Niko Etxartek. Azken honek Hapa Hapa taldeak lagunduta joko du. Sarrerek 20 euro balio dute eta Motz tabernan jarri dituzte salgai. Josu Calvo, Hiri Galduak taldearen sortzailea, oso pozik ageri da. «Oso pozik gaude, Poligrafo Fest! jaialdia herrian antolatzen den garrantzitsuena baita, Kalegorrianekin batera. Gainera, Niko Etxartekin jotzeko aukera edukiko dugu». Zumarragako musikaria Etxarten jarraitzailea da. «Euskal rockaren munstro bat da. Dinosauro bat. Guretzat oso esperientzia polita izango da berarekin jotzea. Adi egongo gara, ea beraiengandik zerbait ikasi dezakegun». Hiri Galduak taldeak irailean plazaratu zuen Paititi diskoa eta dagoeneko 20 kontzertu baino gehiago eman ditu. Donostia, Sopela, Urruña, Urretxu, Oñati, Antzuola, Beasain, Legazpi, Gasteiz, Igantzi, Aretxabaleta, Durango, Lemoa, Getxo, Lazkao, Bilbao, Santurtzi eta Legorretan jo dute. Calvoren esanetan, azken bi kontzertuak, joan zen astean Legorretan egin zutena eta bihar Urretxun egingo dutena, «opariak» dira. «Legorretan Liberekin jo genuen, herriko antzokian. Lehen aldiz, elektrikoan jo genuen. Labeaga aretoko kontzertura ondo prestatuta joateko balioko digu. Legorretako eta Urretxuko kontzertuetako irudiekin bideoklip bat grabatu behar dugu». Hiri Galduak Calvoren proiektu pertsonal bat da eta talderako Urretxu eta Zumarragako beste talde batzuetako hainbat musikari fitxatu ditu: Aitor Carrascok bateria jotzen du, Aitor Urteagak baxua eta Joseba Laskurainek gitarra. Calvok, abesteaz gain, gitarra jotzen du. Larunbatekoak Larunbateko kontzertuei dagokienez, Gernikako Arbola plazan izango dira eta sarrera doan izango da. 20:00etan Azkaiter Pelox Rockabilly Riot taldeak joko du, 21:00etan Libek, 22:00etan Mice taldeak, 23:30ean The Kleejos Band-ek eta 01:00etan Señor Nok. Señor No taldea Euskal Herriko punk-rock talde beteranoenetakoa da. 25 urte daramatzate dagoeneko kontzertuak ematen, baina lehen egunean bezain indartsu ageri dira. The Kleejos Band Zaragozako taldeak lau disko kaleratu ditu eta oso zuzeneko indartsua du. Libe talde gasteiztarrak bere bigarren diskoa aurkeztuko du: Ilargia erori da. Mice taldea, berriz, Miren Narbaiza eibartarraren taldea da. Napoka Hiria eta Perlak taldeetan jo du eta Urretxura Joseba B. Lenoir gitarra jotzailearekin etorriko da. Azkenik, Azkaiter Pelox Rockabilly Riot Bergarako taldeak 1950eko hamarkadako rythm&bluesa eta rockabillya nahasten ditu.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT