Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Javier Merino: «Hirietako giroa eta jendea margotzea gustatzen zait»

Zumarraga
2018/05/09
Otamotz
Javier Merino ‘Janariz’ (Zumarraga, 1966) margolariak erakusketa irekiko du bihar, 19:00etan, kultur etxean. Herriko tokiak eta bizilagunak margotu ditu, besteak beste. Nolatan zaletu zinen? Felix Vaqueriza margolaria gure bizilaguna zen eta anaiari eta biori eskolak eman zizkigun. Oso umetan hasi ginen. Ipintza etxean bizi ginen. Ondoren, bera Secundino Esnaolara joan zen eta gu Legazpi kalera, baina bere eskoletara joaten jarraitu genuen. Nire kasa ere asko ikasi dut. Olioz margotzea atsegin duzu. Denetik probatu dut, baina olioa da gehien atsegin dudana. Akrilikoa asko gustatzen zait, baina azkarregi lehortzen da. Olioarekin, berriz, nahasketa bikainak egin daitezke. Lehortzeko denbora asko behar duenez, zerbait gaizki egiten baduzu, espatularekin kendu dezakezu. Zuzenketa asko egin daitezke eta kolore eta enpaste bikainak lortzen dira. Gainera, behatzekin, trapuarekin, espatularekin… lan egin daiteke. Beste materialekin egin ezin daitezkeen gauza asko egin daitezke eta azken emaitza ikusgarria da. Akuarela ere zoragarria iruditzen zait, baina oso zaila. Errealismoa lantzen duzu. Ahal dudan museo eta erakusketa guztiak bisitatzen ditut. Prado, Reina Sofia eta Thyssen museoetan askotan egon naiz eta beti koadro berberak ikusten ditut: Goya, Velazquez, Tiziano, Canaletto, Sorolla, inpresionistak… Horien lanak dira nire arreta pizten dutenak. Madrilera joan nintzen azken aldian Fortuny-ren erakusketa ikusi nuen. Zoragarria da. Bolborarekin leherketak eginez margozen duen txinatar baten koadroak ere bazeuden, baina ez zuten nire arreta piztu. Velazquezen koadro bat ikusten dudan bakoitzean, ordea, lerdea dariala egoten naiz. Zein gai atsegin dituzu? Hirietako giroa eta jendea margotzea gustatzen zait. Kostunbrismoa atsegin dut, baina fatxadak eta iturriak ere margotzen ditut. Hori bai, fatxada bat margotzen badut, bizia dariolako da. Nire koadro batean, adibidez, zintzilikatutako arropa ageri da. Paisaiak eta paisaia hilak ez ditut gustuko. Jendea margotzea, ordea, geroz eta gehiago gustatzen zait. Bidegorriko loreak oso politak dira, baina ez zaizkit margotzeko gustatzen. Nahiago dut kafetegi bateko terrazan dagoen kuadrilla bat lehen planoan margotu eta loreak atzealdean utzi. Hiriak atsegin dituzu. Madrilera ia hilero joaten naiz, nire emaztea bertakoa baita. Hiriek herriek baino askoz ere joko gehiago ematen dute. Hirietan giro ezberdinak daude, jende ezberdina bizi da… Kazetaritza argazkilarien antz apur bat duzu. Fortuny gerra berriemailea izan zen Marokon eta koadro ikusgarriak margotu zituen. Egia esan, kazetaritza argazkilarien antz apur bat badut. Toki guztietara kamera eramaten dut eta deigarria iruditzen zaizkidan gauza guztien argazkiak ateratzen ditut. Zure koadro ikusgarrienetako batean Madrilgo Sol plaza ageri da. Eskale bat zegoen eta argazkia atera behar nionean begiratu egin zidan. Kamera mugitu nuen eta panoramika bat atera zitzaidan. Hala, koadroan une horretan plazan zeuden pertsona guztiak ageri dira. Zure koadroetako batzuetan Urretxu eta Zumarraga ere ageri dira. Urdangarin burdindegiaren kanpoaldea margotu nuen, Joseba Urdangarinek berak utzitako argazki bat oinarri hartuta. Koadro hori asko gustatzen zait, traste asko ageri baitira. Baita trasteei begira dauden bi pertsona ere. Oso koadro handia da: 1,40 metro zabal eta 0,70 metro altu. Beste koadro batean bidegorria ageri da, elurtuta: emakume bat eta bere alaba, autoak, etxeak… Erakusketan herriko jendearen erretratuak eta Antioko baseliza ere ikusi ahal izango dira. Koadro hau nire arrebarentzat margotu nuen, baina erakusketan jarriko dut. Izan ere, Antio herritar askoren toki kuttuna da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT