Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Xabier Gorostegi: «Jokalariek erakutsi duten konpromisoa sekulakoa da»

Urretxu eta Zumarraga
2018/05/10
Otamotz
Xabier Gorostegi (Ordizia, 1989) saskibaloi entrenatzaileak balentria lortu du: Bigarren Nazionalean jokatzea zegokion Goierri saskibaloi taldea Lehen Nazionaleko txapeldun egin du. Betidanik atsegin al duzu saskibaloia? Bai, umetatik. 12 urterekin hasi nintzen, Ordiziako saskibaloi eskolan. Etxekoek ez dute saskibaloian jokatu, ordea: aita futbolaria izan zen eta ama arraunlaria. Oraindik jokalari izateko adina duzu, baina entrenatzailea zara. Gazte mailatik senior mailara pasa behar nintzenean jokatzeari utzi nion. Ikasketak zirela eta, ez nuen denbora asko eta jokalari edo entrenatzaile izan aukeratu behar izan nuen. Zergatik aukeratu zenuen entrenatzaile izatea? Jokalariaren bizitza entrenatzailearena baino laburragoa delako. Entrenatzaile bezala, zein ibilbide osatu duzu? Haur mailako mutilekin hasi nintzen, ondoren kadete mailako neskak entrenatu nituen eta 22 urterekin gizonezkoen lehen taldea hartu nuen. Lehen Nazionalean hartu nuen eta jaitsi egin ginen. Hurrengo bi urteetan lauko finala jokatzetik gertu egon ginen. Laugarren denboraldia gogorra izan zen eta taldea utzi nuen. Gazte mailako taldea hartu nuen. Iazko udan saskibaloia uztea erabaki nuen. Astelehe-nean saskibaloia utzi nuen, asteartean Goierrikoen deia jaso nuen eta ostegunean beraiekin fitxatu nuen. Zergatik utzi nahi zenuen saskibaloia? 10 urte neramatzan klub berean eta erreta nengoen. Gainera, azken urteetan talde bat baino gehiago entrenatu nuen denboraldi berean. Goierrirekin fitxatu zenuen, ordea. Xabi Chico kirol zuzendariak deitu egin zidan eta bere proposamena entzuteko eskatu zidan. Bigarren Nazionalean jokatu behar zuen talde gazte bat eskaini zidan. Jokalari guztiak, bi ez ezik, 25 urte azpikoak dira. Talde bakar bat entrenatu behar nuenez eta Urretxu Ordiziatik gertu dagoenez, baiezkoa eman nion. Chico oso ona da jendea konbentzitzen. Gainera, egia esan, saskibaloia uzteak pena ematen zidan. Zergatik jo zuten Goierrikoek zugana? Tolosako eta Zarauzko entrenatzaileek libre nengoela esan zieten eta nigana jo zuten. Urretxun espero zenuena aurkitu al zenuen? Aurredenboraldian jokalari asko lesionatu ziren eta emaitza kaxkarrak lortu genituen. Ligako lehen partida galdu egin genuen, BKLren aurka, baina oso gustura gelditu nintzen.  

“Taldeak talentua du eta bai jokalariek eta bai nik aprobetxatzen jakin dugu”

“Nire jokatzeko modua eta jokalarien ezaugarriak bat datoz”

  Espero al zenuen liga irabazi eta EBA mailara igotzea? Ez nuen espero lehenengo gelditzea. Are gutxiago jardunaldi baten faltan eta bi garaipeneko aldearekin. Baina jokalari hauek lan ona egin zezaketela oso argi nuen. Banekien partida guztietan lehiatzeko gai izango ginela. Lehiatze hutsa ez zen gutxi, taldeak Bigarren Nazionalean jokatu behar baitzuen eta azkenean Lehen Nazionalean jokatu baitzenuten. Taldeak ez zuen oso ibilbide ona, aurreko bi urteetan Lehen Nazionalera igotzeko finalak galdu baitzituen. Zuzendaritzak Lehen Nazionalean jokatzeko aukera eman zigun, toki bat libre gelditu zelako, eta jokalariok eta nik arriskatzea erabaki genuen. Bi jokalarik ez zuten Lehen Nazionalean jokatu nahi eta orain pozez txoratzen daude. EBA ligara igotzea mirari bat izan al da? Ez, egindako lan onaren fruitua da. Taldeak talentua du eta bai jokalariek eta bai nik talentu hori aprobetxatzen jakin dugu. Nondik jo jakin dugu. Gainera, Aitor de Miguel taldera itzuli zen. Nolako taldea duzula esango zenuke? Ez nituzke teknika, taktika edo fisikoa azpimarratuko, konpromisoa baizik. Taldearekin, taldekideekin eta entrenatzailearekin izan duten konpromisoa sekulakoa da. Entrenamendu ia guztietan hamar jokalari elkartu dira gutxienez. Azterketetan ere ez dute kale egin. Nolakoa da zuen jokoa? Oso fisikoa da. Kontaktuaren bitartez abantaila lortzen saiatzen gara. Eta jokalariak teknikoki onak dira. Maila honetan teknikoki ona izan behar da, derrigor. Taktikari dagokionez, hobetzen ari gara. Nolako entrenatzailea zara? Zeri ematen diozu garrantzia? Konpromisoari eta taldearen alde sufritzen jakiteari. Taldearen alde sufritzen dakien jokalariak konbentzitzen nau, ez partiduko 20 puntu sartzen dituenak. Bestalde, maniatiko samarra naiz. Zeintzuk dira mania horiek? Entrenamenduetara hiru ordu laurden lehenago heltzen naiz. Jokalariak heltzen diren heinean, beraiekin hitz egitea gustatzen zait. Eguna zer moduz joan den galdetzen diet… Mania polita dela uste dut. Sistema zehatz batzuen defendatzaile sutsua zara ala jokalarien ezaugarrietara moldatzen al zara? Entrenatzaile guztiok geure jokatzeko era dugu, baina estilo hori dituzun jokalariei egokitu beharra duzu. Dena den, zortea izan dut. Izan ere, nire jokatzeko modua eta nire jokalarien ezaugarriak bat datoz. Nola jokatzen du zure taldeak? Bostek bosten aurka jokatzea gustatzen zait. Orduan gustatzen zait partidari erritmoa ematea, baloia alde batetik bestera asko mugitzea. Ondo defendatzea atsegin dut, baina aurkariari kanpotik botatzen uzten diot. Errebotea ondo ixtea gustatzen zait, noski. Kontraerasorik ez egitea ez zait inporta, bosten aurka oso ondo jokatzen baitugu. Benetako entrenatzaile bokazioa duzu. Bai. 22 urterekin titulu guztiak nituen eta Ordiziaren lehen taldea hartu nuen, nire burua gai ikusten nuelako. Baskoniak deitzen badit, joango naiz. Baskoniak ez, baina beste talde batek beharbada… Ez, ez… Nire asmoa Goierrin jarraitzea da. Duela bi aste Goierrin jarraituko nuela esan nien zuzendaritzakoei, baina gauzak aldatu egin dira. Orain EBA ligan gaude. EBA ligan jokatzea beste kontu bat da, baina denok gogotsu gaude. Niretzat ere erronka polita da. Ordizian lortu ez nuena hemen lortu dut. Zer eskatu diozu zuzendaritzari? EBA liga erdiprofesionala da. Ordizia, Arrasate eta Zarauzko taldeek EBAn jokatzen dute, baina Ordizia jaitsi egin da eta Arrasatek eta Zarautzek amerikar bana dute. Aurtengo taldearekin EBAn jokatzeko prest nago, eskubide hori irabazi baitute, baina Telmo eta Ina Igartua anaiek taldea utziko dutela esan dute. Biak antolatzaileak dira eta, beraz, antolatzaile bat behar dugu. Taldea indartu beharra dugu. Berekoia izanda, hiru atzerritar eskatuko nituzke, baina badakit halako talde batean ezinezkoa dela. Diru kontuak eta konpromisoa kontuan izan beharko dira. Iruñera joatea edo Salamancara joatea ez da gauza bera. Nor fitxatu pentsatu al duzu? EBA ligatik jaitsi diren taldeei begira nago, talde horietatik fitxatzeko, baina hori Xabi Chicoren lana da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
4

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT