Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Kilometroak 2018ko ibilbideak 5,9 kilometro eta lau gune izango ditu

Urretxu eta Zumarraga
2018/06/15
Otamotz
Urretxu-Zumarraga ikastolak datorren urriaren 7an ospatuko den Kilometroak jaiaren zirkuitua ezagutzera eman du. Ibilbideak 5,9 kilometro eta lau gune izango ditu: ikastola, Zumarragako plaza-Lizeoa, Etxaburu eta Santa Barbara. Desnibela 200 metrokoa izango da.
Lehenengo gunea ikastolan (Urretxuko Pagoeta auzoa) egongo da. Gune nagusia izango da, bertan egingo baitira irekiera ekitaldia, omenaldia eta lekuko ematea. Haurrei eta beraien gurasoei zuzendutako gunea izango da.
Urriaren 7an Urretxu eta Zumarragan elkartzen direnak, ikastolatik Euskadi plazara joango dira, Secundino Esnaola eta Legazpi kaleetatik. Bigarren guneak Zumarragako eta Urretxuko bi leku hartuko ditu: Euskadi plaza eta lizeoa. Bi gune hauek Klara Larrañaga parkearen ondoko zubiak batuko ditu. Gogoan izan aurtengo festaren leloa Zubiak batuz dela. Bigarren guneak azpigune bat izango du: Zelai Arizti parkea. Euskal kultura eta aniztasuna ardatz hartuta, adin guztietako jendearentzako eskaintza egongo da gune zabal honetan.
Lizeotik gora, Labeaga kalera joango dira. Kiroldegi aurretik pasa ondoren, Santa Barbarako bidea hartuko dute. Aldapan gora hasi baino lehen, bi topagune izango dituzte Kilometroak jaiaz gozatzera datozenek: Aldiri kiroldegian 1.000 lagunentzako bazkaria eskainiko da eta Nekolaldeko aparkalekuan artisau azoka egongo da.
Hirugarren gunea Etxaburun egongo da. Bertan, gazteentzako kontzertuak egongo dira. Gora jarraituz, Santa Barbarara helduko dira: laugarren gunera. Hemengo eskaintza ere gazteei zuzenduta egongo da bereziki. Bertatik, ikastolara itzuliko dira.
Ibilbidea gaur gauean aurkeztu dute, Kilometroak Txikiaren eta ikastolako afariaren ondoren. Kilometroak Txikiaren helburua festa txikienei gerturatzea da. Hori dela eta, protagonista nagusiak izan dira eta beraientzako ekitaldi asko egon dira.
Festa ikastolan hasi da. Ikasleek eman diete ongi etorria bertaratu direnei. Ondoren, Kilometroak egunean bezala, omenaldia egin da: ikastolako mendi taldea omendu dute. 1982ko urriaren 3an egin zuen mendi taldeak lehen irteera, Irimora. Ordutik, ikasleek Euskal Herriko makina bat tontor eta bazter ezagutu dituzte mendi taldeari esker.
Omenaldiaren ondoren, zirkuitua ireki eta bideari ekin diote. Zinta Julian Arinek (mendi taldearen sortzaileetako bat) eta bere biloba Libek moztu dute.
Adin guztietako haurrentzako jolas eta tailerrak egon dira. Musikak ere izan du tartea egitarauan: Lizeoko Batuz batukadaren erritmo biziak kaleak alaitu ditu eta ikastolako abesbatzak kontzertua eskaini du.
Festari amaiera borobila emateko, ikasturte amaierako afaria egin dute. Zirkuitua aurkeztu ondoren, dantzaldia egon da, Zunbalain musika taldearen eskutik.
Horra hor ikastolak ibilbidea aurkezteko prestatu duen bideoa eta arratsaldeko ekitaldiko argazkiak:
 
IMG_7591 IMG_7596 IMG_7598 IMG_7613 IMG_7617 IMG_7622 IMG_7623 IMG_7625 IMG_7632 IMG_7641 IMG_7647 IMG_7652 IMG_7659 IMG_7661 IMG_7662 IMG_7666 IMG_7672 IMG_7675 IMG_7679 IMG_7685

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT