Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Jaiak

Geltokietako jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Urretxu,Zumarraga
2018/07/04
Otamotz
Asteburu honetan geltokietako jaiak ospatuko dituzte Urretxun eta Zumarragan. Ostiralean Euskara Eguna ospatuko dute. 17:45ean ur-globo guda egingo dute Pagoetako bidegurutzean, 18:00etan dultzainero eta buruhandiek kalejira egingo dute, 19:00etan pintxo-potea egongo da auzoko tabernetan, ordu berean partxis txapelketa jokatuko dute Txindokiko plazan eta 19:30ean triki-poteoa egongo dute. 21:30erako bertso-afaria antolatu dute Apain jatetxean. Alaia Martin, Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendik abestuko dute. Gai jartzailea Maialen Akizu izango da. Txartelak Apain jatetxean bertan jarri dituzte salgai, 12 euroan. Gaur da erosteko azken eguna. 00:30etik aurrera Sakatu elektrotxarangak auzoko kaleetan joko du. Aipatzekoa da auzoak Euskaraldiarekin bat egingo duela. Nahi duenak Nik Euskaraz edo Niri Euskaraz rola hartzeko aukera edukiko du. Azaroa eta abenduko hamaika egunetan egingo den Euskaraldian bezala, batzuk beraiei euskaraz egiteko prest azalduko dira eta besteek euskaraz egiteko konpro- misoa hartuko dute. Larunbateko ekitaldiak Larunbatean, berriz, Geltoki Eguna ospatuko dute. 12:00etan toka txapelketa egongo da plaza gorrian, 12:15ean Auzokeriak triki-poteo berezia abiatuko da Txindokiko plazatik (tabernetan jolasak egingo dituzte). 13:00etan Zumarragako bandak kalejira egingo du, 14:00etan paella dastaketa egongo da plaza gorrian eta 14:30ean gazte bazkaria egingo dute toki berean. Bazkalostean, trikitilariek joko dute eta bazkarian elkartutakoek bingoan jokatuko dute. Apain tabernan, berriz, mus txapelketa egongo da. 16:00etan izango da. 18:00etan Matraka elektrotxarangak joko du, 20:00etan blues eta rock&roll kontzertua egongo da plaza gorrian eta 22:30ean Fits, Makulu Ken eta Laket taldeek joko dute Txindokiko plazan. Toka txapelketari dagokionez, izen-ematea 12:00etan ireki eta 13:00etan itxiko dute. Bost onenak finalera pasako dira. Bost sari eta sei opari banatuko dituzte. Irabazleak 40 euro eta garaikurra jasoko ditu, bigarrenak 35 euro, hirugarrenak 30 euro, laugarrenak 25 euro eta bosgarrenak 20 euro. Mus txapelketako sariak Mus txapelketan 15:00etatik 15:45era eman behar da izena, Apain jatetxean bertan. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu behar du. Zortzi hamarrekoko hiru partida jokatuko dituzte, zortzi erregetara. Sariak bikainak izango dira. Irabazleek 1.000 euro jasoko dituzte, bigarrenek 400 euro, hirugarrenek 200 euro, laugarrenek 100 euro, bosgarrenek Ormaiztegiko Kuko jatetxean afaria, seigarrenek Gabiriako Korta jatetxean afaria, zazpigarrenek Ezkioko Argindegi ostatuan afaria eta zortzigarrenek ATA harategiak emandako lotea. Festak igandean bukatuko dira. 09:30ean diana joko dute, 11:0etan haur sahararren aldeko lasterketa egongo da, 12:00etan mokadutxoa egingo dute Apain jatetxean eta 13:00etan patata tortilla txapelketa egingo dute Isabeleko zubian. Nahi duten guztiek parte har dezakete, etxean egindako tortillekin. Sari banaketa ekitaldia 14:30ean izango da. 17:30ean etxeko txikienek Sputnik goitibeheretan ibiltzeko aukera edukiko dute. Bukatzeko, 19:30ean Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldeak auzoko kaleetan joko du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT