Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Josu Zubia: «Urolaren proiektua azaldu zidatenean, baiezkoa eman nien»

Urretxu eta Zumarraga
2018/07/24
Otamotz
Josu Zubia (Aretxabaleta, 1975) Urolaren gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile berria da. Bere helburua taldea Ohorezko Erregional Mailara igo eta egonkortzea da. Zein ibilbide osatu zenuen futbolari bezala? Ez nuen asko jokatu futbolean. Jaioterriko Aretxabaleta taldean jokatu nuen, baina gazte mailara arte bakarrik. 17 urte bakarrik nituen entrenatzaile lanean hasi nintzenean. Aurtengoa 27. denboraldia dut entrenatzaile bezala. Nondik nora ibili zara? Lehen urteetan Aretxabaleta taldearen harrobiko taldeak entrenatu nituen. Handik, Arrasatera joan nintzen. Zortzi urte eman nituen bertan. Ondoren, Bergara eta Aloña Mendi taldeetan egon nintzen. Tartean, urtebete utzi nuen. Donostiara joan nintzen bizitzera eta inguru hartako talde batzuk ere entrenatu ditut: Trintxerpe eta Mundarro. Aurreko denboraldian Astigarragako gazte taldea entrenatu nuen, baina aurreko hiru urteetan Arrasaten egon nintzen. Mailaz igotzea lortu genuen. Beti Gipuzkoako taldeak entrenatu dituzu. Hirugarren Mailatik beherakoak. Hala da, baina Arrasateko eta Aretxabaletako harrobiko taldeak ere entrenatu ditut eta egun Astigarragako futbol eskolaren arduraduna ere banaiz.  
“Gipuzkoako futbola asko gustatzen zait eta gertutik jarraitzen dut” “Gehien erakarri nauena Urolak etxeko jendearekin jokatzen duela da”
  Urolak eskaini dizun erronka ez da gauza berria zuretzat. Bai. Gipuzkoako futbola asko gustatzen zait eta gertutik jarraitzen dut. Horrenbeste urte eta gero beste taldeak ondo ezagutzen ditut. Gainera, maila hau ondo ezagutzen dut. Arrasatetik azkeneko aldiz deitu zidatenean, helburua berbera zen: Gorengoen Mailatik Ohorezkoen Erregional Mailara igotzea. Gabonetan iritsi nintzen eta taldea sailkapenaren erdialdean zegoen. Denboraldi horretan ez ginen igo, gutxigatik, baina hurrengoan igotzea lortu genuen. Urola taldea ondo ezagutzen zenuen, beraz. Hala da. Urolaren aurka jokatu dut eta mailaz igo ginenean Urola gure atzetik gelditu zen. Zergatik erabaki duzu Urolara etortzea? Gehien erakarri nauena etxeko jendearekin jokatzen duela da. Ni ere filosofia horren aldekoa naiz. Arrasaten eta Astigarragan beti harrobiko jendearekin jokatu dugu. Nire ustez, hori da herrietako taldeen indargunea: etxeko jendea. Herriko jendeak beti plus bat ematen du, beraien herriko taldea defendatzen ari baitira. Urolaren deia jasotzea espero al zenuen? Ez nuen entrenatzeko asmorik, duela bi hilabete aita izan bainaiz. Donostiako bi taldek deitu zidaten, baina beraien eskaintzak ez ziren Urolarenak bezain erakargarriak. Batez ere filosofiagatik. Donostian kanpotar askorekin jokatzen dute. Talde batetik bestera ibiltzen diren jokalari askorekin. Iñaki Aranzadi Urolako zuzendaritzako kidearen deia jaso nuen. Elkarrekin atera genuen entrenatzaile titulua eta ordutik ezagutzen nuen. Deia harriduraz jaso nuen, baina proiektuaren berri eman zidatenean baiezkoa eman nien. Zer espero dute zugandik? Nire onena ematen eta jokalarien onena ateratzen saiatuko naiz. Aurten Urola mailaz jaitsi da eta lehenbailehen igo nahi dugu, baina ez da erraza izango. Taldea ahalik eta hobekien prestatuko dugu eta ahalik eta goien ibiltzen saiatuko gara. Azkeneko urteetan Urola gora eta behera ibili da eta Ohorezko Erregional Mailan egonkortzea lortu behar dugu. Urola harrobiarekin lan ona egiten ari da eta hori baliatu behar dugu. Gazte onak datoz eta horiek taldea egonkortzen lagundu behar dute. Nolako taldeak atsegin dituzu? Nire estiloa eta azken urteetan Urolak erabili duena ezberdinak dira, baina entrenatzaileok dugun taldearen ezaugarrietara moldatu behar dugu. Hori bai, defentsa lanean gogorrak izan behar dugu. Maila honetan, gol asko sartzen badituzu lanaren zati handi bat egina duzu. Urolak golak sartzeko zailtasunak ditu eta hori konpontzeko estiloa bilatu beharra du. Bestalde, guztion konpromisoa negoziaezina da. Jokalariek gugan sinestea lortu beharra dugu. Fitxaketarik egin behar al duzu? Ez. Bigarren taldean eta gazte mailako taldean jokalari onak daude. Esan bezala, etxekoekin jokatzea gustatzen zait. 27 urte daramatzazu entrenatzaile lanean. Zer ematen dizu futbolak? Gauza asko utzi behar ditut alde batera hau egiteko, baina aldagelako giroak, lagun berriak egiteak… bete egiten nau. Urolari nitaz gogoratu izana eskertu nahi diot eta nire onena ematen saiatuko naiz.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
6

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT