Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Jon Maya dantzariaren 'Antiguan Orain' ikuskizunarekin hasiko da aurten Antioko Musikaldia

Urretxu eta Zumarraga
2018/08/29
Otamotz
Antioko Musikaldiaren 35. edizioa larunbat honetan hasiko da, Jon Maya dantzariaren Antiguan Orain ikuskizunarekin. Aurtengo irailak bost larunbat ditu eta, beraz, ohi baino emanaldi bat gehiago egongo da. Musikaldia urriko lehen larunbatean amaituko da, urtero bezala, Ezkioko Igartubeiti baserrian. Antioko saioak 19:30ean hasiko dira eta autobusa 19:00etan irtengo da Elizkaletik. Ezkiokoa, berriz, 18:00etan izango da. Autobusa 17:30ean irtengo da. Larunbat honetan Antiguan Orain ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Bertan, herri musika, dantza eta kantagintza uztartzen dira: aitzinakoa eta oraingoa. Antioko baselizan aurkezteko emanaldi berezi bat da, inoiz taularatu gabea. Thierry Biskary abeslariak (Kalakaneko kidea), Iñaki Salvador piano eta soinu jotzaileak eta Kukai taldeko Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Martxel Rodriguez eta Urko Mitxelena dantzariek parte hartuko dute. Zuzendari lanak Jon Mayak egingo ditu. Irailaren 8an Sigma Project saxofoi jotzaile taldea arituko da, Cecilia Bercovich biolin jotzailearekin. Talde hau hamargarren urteurreneko bira egiten ari da. Azken hilabete hauetan Amerikako, Afrikako eta Europako hainbat herrialdetan jo dute. Antion, Philip Glass konpositorearen String Quartet 5 eta Leonard Bernsteinek West Side Story pelikularako konposatutako kantak joko dituzte. Irailaren 15ean Musica Boscareccia kamera musika taldeak Haendel eta Scarlattiren lanak eskainiko ditu. 22an Zuhainpeko Soinuak taldeak joko du. Beraien helburua ahozko transmisioaren garrantzia azpimarratzea da. Talde honetako kideen artean Juan Mari Beltran eta Jean Mixel Bidexagar ezagunak daude. Antioko azken emanaldia irailaren 29an izango da. Kup abesbatzaren txanda izango da. Abesbatza honek hainbat lehiaketa irabazi ditu herrialde ezberdinetan. Igartubeitiko emanaldia Bukatzeko, urriaren 6an Alos Quartet hari laukoteak Ezkioko Igartubeiti baserrian joko du. Talde honek Kepa Junkera, Oskorri, Carlos Nuñez, Oreka TX, Ken Zazpi eta Bide Ertzeanekin jo du, besteak beste. Datorren urtean 20 urte beteko dituzte eta ordurako ikuskizun berezi bat prestatzen ari dira. Musikaldia atzo aurkeztu zuten, Zumarragan eta Donostian. Zumarragako ekitaldian Mikel Serrano alkateak parte hartu zuen eta Donostiakoan, alkatearekin batera, Denis Itxaso Kultura diputatuak parte hartu zuen. Aitor Imaz (Kup), Juan Mari Beltran (Zuhainpeko Soinuak) eta Xabier Zeberio (Alos Quartet) musikariak ere bertan izan ziren. Itxasok eta Serranok egitarauaren kalitatea eta barietatea azpimarratu zituzten. Antioko baselizaren edertasuna eta akustika bikaina ere goraipatu zituzten. Zeberioren taldeak Igartubeitin joko du, ordea. «Antioko baselizaren edertasuna goraipatu duzue, baina Igartubeiti ez da atzean gelditzen. Sekulako tokia da. Gure azken diskoan (Garden) oinarritutako emanaldia izango da. Orain arte areto handietan aurkeztu dugu batez ere eta oraingoan modu akustikoan aurkeztuko dugu, ikusleengandik gertu. Eskertzekoa da». Imazek 2012an ere Antion abestu zutela gogoratu zuen. Oraingoan musikaren historia errepasatuko dutela esan zuen. Beltranek Iparraldeko eta Hegoaldeko musika eskainiko dutela eta taldea belaunaldi ezberdinetako lagunek osatzen dutela aipatu zuen. «Nahasketa bat da. Ikusi ez baduzue, gerturatu zaitezte. Merezi du. Magia gehi magia».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT