Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zaindariaren zaintzaileak

Zumarraga
2018/09/11
Otamotz
Antioko Ama zumarragarren zaindaria da, baina nork zaintzen du zaindaria? Zaindaria zumarragar talde batek zaintzen du. Elkar zaintzen dute, beraz. Zaintzaile talde hau Antioko Lagunen Elkarteko kideek, eliza garbitzen duten emakumeek eta gidariek osatzen dute. Garbitzaile taldea Asun Larrañaga, Karmen Garmendia, Kontxi Andueza, Maite Etxaniz, Juana Mari Santillana, Maria Antonia Hortiguela eta Maria Mercedes de Pablosek osatzen dute. Beraien aurretik serorek eta lehen garbitzaile taldeak egin zuten lan hau. Lehen garbitzaile taldea Amparo Larrañaga, Ascen Uribesalgo, Asun de la Piedad, Rosi Arrizabalaga, Maritxu Andueza, Juanita Sanoner, Tere Artetxe, Mertxe Uribesalgo eta Tere Uribesalgok osatzen zuten. «Emakume talde hau aipatzea oso garrantzitsua da, Antiora oinez igotzen baitziren». Lehen taldeko batzuen heriotzaren ostean, Mertxe Uribesalgok Etxanizi laguntza eskatu zion. «Parrokiako garbitzaileak Antio garbitzeaz ere arduratu al gintezkeen galdetu zidan eta hala hasi ginen. Lehen taldea Asun, Kontxi, Milagros Pinilla eta Tere Artetxek osatu genuen. Tere Zarauztik etortzen zen. Zarauzko lagunek ez zuten ulertzen zergatik etortzen zen eta berak Antioko lana oso garrantzitsua zela eta beretzat asteko egun onena zela esaten zien». Musu truk lan egiten dute Baseliza eta Ama Birjina maite dituztelako arduratzen dira ermita garbitzeaz. Musu truk egiten dute. Astero hartzen duten kafetxoa eta Antioko Lagunen Elkarteak urtero ordaintzen dien bazkaria dira beraien soldata. «Hemen egiten dugun lanaz oso harro gaude. Sinestunak gara eta Antioko Ama Birjina maite dugu. Gainera, bizilagun batzuek egiten dugun lana eskertzen dute eta aurten udalak guri eskaini digu musika zikloko egitarauko sarrera idazteko ohorea. Antion lan egitea esker onekoa da: ez dugu nagusirik eta egunero txunditzen gaituen detaileren bat aurkitzen dugu». Baseliza astean behin (ostiralean) garbitzen dute. Antioko Lagunen Elkarteko kideek igotzen dituzte Antiora. Fermin Aranak ere askotan eraman ditu. Beraiek ermita garbitzeari uzten diotenean enpresa bat kontratatu beharko dutela uste dute. Elkarteko kideak ere lekukoa hartuko duen jendearen bila dabiltza. Antioko Lagunen Elkartea 1951n sortu zen eta ordutik ermita txukun mantentzeaz eta zaharberritzeaz eta bertako ekitaldiez arduratu da. Antion ekitaldi bat antolatu nahi duen orok elkartearen baimena behar du. Egun, Jose Roman Urkiola, Fermin Lopetegi, Anton Plazaola, Luis Mari Garin eta Ascensio Uribesalgok osatzen dute.Bere garaian Jesus Segurolak eta Felix Mendiak egin zuten lana goraipatu dute. Erakundeen babesa Instituzioen babesa dute. «Udalarekin, aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin oso harreman ona dugu. Beraiek arduratzen dira, Kutxabankekin batera, zaharberritze lanak ordaintzeaz». Egun, argiteria berritzen ari dira. «Oso garestia da, hemen ezin baita edozein argi jarri. Kalitate txarreko fokuek egurra kaltetu dezakete». Antion berrikuntzak egiteko dirua lortzea ez da oso zaila, erakundeak Zumarragako baselizaren balioaren jakitun baitira. Bisitariak ere txundituta uzten ditu. «Alacanteko senar-emazte batzuek sekula halako baseliza bat ikusi gabeak zirela esan zuten eta 100 euro eman zituzten mantenu lanetarako», gogoratu du Urkiolak. Lopetegik Inaziotar Bidea egiten dutenentzat gidari lanak egiten ditu eta Antio erromesen artean ezagun egiten ari dela dio. «Amerikako Estatu Batuetako talde bateko kideei asko gustatu zitzaien baseliza. Beraietako bat lau aldiz etorri da dagoeneko». Arkitekturako katedratikoak, otoiz taldeak… denak zur eta lur gelditzen dira. «Baselizara sartzen direnean jartzen duten aurpegia ikustekoa izaten da. Behin, talde bateko kide bat kexaka hasi zen: hau ikustera ekarri al gaituzte?, esan zuen ermitara sartu aurretik. Sartu eta berehala hunkitu egin zen», amaitu du Urkiolak.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT