Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Elkarrekin ezkontzea bakarrik falta zaie

Urretxu
2018/09/20
admin

‘Jostenka’ eta ‘Atxunberri’, ‘Atxunberri eta ‘Jostenka’. Beti elkarrekin. Beti Urretxuko txistulari taldearen alde lanean. Inork irudika al ditzake Santa Anastasia jaiak Urretxuko Marijaia eta Zeledon gabe?

Jose Jabier Larrañaga Jostenka eta Juan Manuel Kerejeta Atxunberri elkarrekin ikusten ditugu beti: txistulari taldearen entseguetara bidean, txistulari taldearen kalejiretan, Ezkurra kafetegian croissanta erdibana gosaltzen… Mortadelo eta Filemonek baino denbora gehiago pasatzen dute elkarrekin. Baina… Noiz ezagutu zuten elkar? Zein da beraien adiskidetasunaren arrakastaren sekretua? Zer diote batak besteaz? Larrañaga 1949an jaio zen eta Kerejeta 1950ean. Biak Urretxun. Umetatik ezagutzen dute elkar, beraien gurasoak Azpeititik etorritakoak eta kuadrilla berekoak baitziren. «Segurola, Larrañaga, Kerejeta, Aldalur… Denak handik etorri ziren eta anaiak bezalakoak ziren». Kerejetaren eta Larrañagaren aitek ez zuten gazteleraz hitz egiten ikasi. Kerejetaren aitak Orbegozon lan egin zuen eta Larrañagarenak Patrizion. Ezkondu aurretik, asteburutan elkarrekin itzultzen ziren jaiotetxera: Pagotxetaraino elkarrekin joaten ziren eta han bakoitzak bere baserriko bidea hartzen zuen. Ezkondu zirenean emazteekin eta seme-alabekin egunpasak egiten hasi ziren. Bi familiak elkarrekin joaten ziren: igandero Etxeberrira (orduan sagardotegia zen oraindik) eta urtean behin Liernira. «Ormaiztegiraino trenez joaten ginen eta handik oinez». Gurasoak lagunak ziren eta beraiek ere lagun banaezinak bihurtu ziren. «Umetan beti jolasean ibiltzen ginen, kalean, gainontzeko neska-mutikoekin», oroitzen dute. Esnaola eta Gutierrez Musika munduak are gehiago elkartu zituen. Kerejetak Ramon Esnaolaren etxeko pasilloan ikasi zuen danborra jotzen. «Danborrariak behar zituen eta bere etxera joateko eskatu zidan. Bera bazkaltzen eta ni danborra jotzen pasilloan. Tarteka, hala egin behar da esaten zidan», aipatu du. Larrañagak, berriz, Santi Gutierrezekin ikasi zuen txistua jotzen. Primeran gogoratzen du noiz egin zuen lehen kalejira: 1963ko Gabon egunean. Ordutik ehunka aldiz jo du Urretxuko kaleetan. Baita jaioterritik kanpo ere. Garai hartan ez zegoen herritik irteteko aukera handirik eta txistulari taldeak horretarako aukera eman zien. «Urretxuko bandan 25 bat lagun ginen. Inon ez zegoen halakorik eta toki askotatik deitzen ziguten. 1968an Baionako festetara joan ginen egun batzuk pasatzera. Talde osoarentzat pasaporte bat egin ziguten. Ez dugu sekula ahaztuko. Urrian Alemaniara joango gara (Urretxurekin senidetuta dagoen Schwarzenbruck herrira). Txistuarekin lagun asko egin ditugu». Hitz onak besterik ez dituzte batak bestearentzat. Gainera, ezaugarri komunak dituzte: biak oso puntualak dira. «Hamar minutu lehenago azaltzen gara biok. Hirugarrena (Jose Mari Lasa) okerragoa zen horretan…», diote. Lasa hil zenetik, txistulari taldean lan gehiago dute. Zorionez, gazteen laguntza dute. Hori bai, haur gutxi dituzte eta horrek kezkatu egiten ditu. «Musika eskolan badaude txistulariak, baina ez dute loturarik nahi. Hiru ume bakarrik ditugu txistulari taldean». Horietako bat Kerejetaren biloba da. «Ilusio handia egiten dit berarekin jotzeak. Gustura etortzen da, gainera. Nola utziko dut umea bakarrik?». Jarraitzeko aitzakia polita du. Larrañagak, berriz, Urretxuko txistulari taldea uzteko asmoa du. «Hankak izorratuta ditut eta uzteko asmoa dut. Aurten ez nuen kontzerturik jo behar, baina Alemaniara joateko aukera suertatu da eta… Hori bai, beteranoen taldearekin jotzen jarraituko dut». Eta Ezkurra kafetegian croissanta lagun minarekin jaten, noski.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT