Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zumarragako saskigile berriak

Urretxu eta Zumarraga
2018/11/15
Otamotz
Zumarragako Arte Ederren eskolan saskigintza ikastaroa egiten ari dira. Zumarragan saskigintza ikastaro bat ematea, Firenzen pintura ikastaro bat ematea bezala da. Izan ere, Zumarraga saskigintzaren hiriburua izan zen urte luzetan. Herriko lehen industria izan zen eta 500 bizilagun baino gehiagori lana eman zien. Hala, Piedad kalea saskigileen aldapa bezala da ezaguna eta Antioko interpretazio zentroko txoko bat zumearekin eta ihiarekin saskiak eta altzariak egiten zituztenei buruzkoa da. Bi material hauek arinak dira, baina baita sendoak ere. Hala, sarritan mugitu behar diren altzariak egiteko oso aproposak dira. Lorategietakoak, adibidez. Aitzindaria Saskigintza_ZumarraganJoan zen mendeko erdialdera arte objektu asko egiten ziren zumearekin eta ihiarekin. Asko eta asko Zumarragan. Lehenengo fabrika Justo Artizena (1831-1900) izan zen. Gizon hau Habanan bizi izan zen eta handik itzuli zenean, 1873an, altzari eta orrazi lantegia ireki zuen. Frantziatik punta-puntako artisau eta diseinatzaileak ekarri zituen eta bere lantegiaren urrezko aroan 200 lagun baino gehiagori lan ematen zien. Bere altzariak Europako beste herrialde batzuetara esportatzen zituen eta 1888an Bartzelonan egin zuten nazioarteko erakusketan sariak lortu zituen. Zentral hidroelektriko bat martxan jarri zuen: bere enpresa inguru honetan elektrizitatearekin lan egin zuen lehena izan zen eta Zumarraga, bere kaleetan argindarra izan zuen Gipuzkoako lehenengotako herria. Artizen arrakasta ikusirik, beste herritar batzuk ere zumearekin lan egiten hasi ziren: Juan Inazio Mendia, Jose Joakin Landa, Jose Busca, Gabilondo anaiak, Legorburu, Urreta anaiak, Juan Otaegi eta Rufino Mendizabal. Gainera, Badiola anaiek ihiarekin lan egiten zuten. 1948an lau enpresa gehiago zeuden: Victor Pastor de Abajo, Jose Plazaola, Justa Ormazabal eta Josefa Lizarralderenak. 500 bat lagunek lan egiten zuten zumearekin eta ihiarekin. Gehienak emakumezkoak ziren. Saskiak, jostotzarak, aulkiak, mahaiak, kulunkaulkiak, kutxak, hondartzetarako kabinak… egiten zituzten. Belle Epoque-ko bainuetxe eta hotel asko Zumarragan egindako altzariekin jantzi zituzten. Antioko interpretazio zentroan Bartzelonako Colon Brasserie-ko argazki bat ikus daiteke. Bertan, dozenaka aulki eta mahai ageri dira. Guztiak Zumarragako J.B.Buscaren Seme-alabak enpresan egin zituzten. Donostiako Maria Cristina hotelean ere enpresa honek egindako altzariak eduki zituzten. Zumea altzairua baino lehenago heldu zen… eta baita pinuak baino lehenago ere. Zume eskaria zela eta, baserritarrek zumea landatu zuten lur antzuetan. Iñaki Linazasorok Zumarraga, nire sorlekua liburuan jasotakoaren arabera, 1930ean aldundiak zumeari leporatu zion baserrien hustea. Gainbehera Baina, pixkanaka, zumeak eta ihiak behera egin zuten. 1950eko hamarkada amaieran hiru enpresa bakarrik zeuden: J.B.Buscaren Seme-alabak, Justa Ormazabal eta Juan Urreta. 60 urte ondoren, herritarrek saskigileek nola lan egiten zuten ezagutzeko aukera dute, Arte Ederretako eskolak antolatutako ikastaroari esker. Ikastaro hau iaz antolatu zuten lehenengoz. «Aurtengoa iazkoaren jarraipena denez, aurtengo lanak zailagoak dira. Iaz sei lagunek eman zuten izena eta aurten ere bai. Hiru iazkoak dira», aipatu du Dorleta Ugarteburu Arte Ederretako eskolako arduradunak. XXI. mendeko saskigileak oso gustura dabiltzala dio. «Irakaslea Itziar de la Granja da. Donostiarra da, baina Zegaman bizi da. Saskigintzan espezializatu da eta oso irakasle ona da. Ikasleak oso gustura dabiltza». Ez dira herrian saskiak egiten dituzten bakarrak. Aspaceko kideek ere zumearekin lan egiten dute. Beharbada egunen batean Made in Zumarraga altzari bat ikusiko dugu berriro Maria Cristina hotelean…

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT