Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Urretxu-Zumarraga ala Berlin?

Urretxu eta Zumarraga
2018/12/11
Otamotz
Berlingo gazte mugimendua munduko indartsuenetakoa da. Baina Urretxuk eta Zumarragak, bere neurrian, ez diote inongo inbidiarik Alemaniako hiriburuari. Duela bi aste herriko 14 musika taldek Mikel Laboaren oroimenezko kontzertu gogoangarria eskaini zuten eta aurtengo Durangoko azokan herriko lau taldek diskoak aurkeztu zituzten. Are gehiago, azkenaldian beste herri batzuetako musikariak Urretxu eta Zumarragara etorri dira bizitzera. Zer demontre gertatzen ari da? Isuo (Iosu Isaias) zarauztarrak eta Paxkal Irigoien baxenafartarrak zergatik etorri diren eta bi herriak nola ikusten dituzten azaldu dute. Isuo duela lau urte etorri zen Zarauztik. Egun, Isuo eta Kezman (Jon Murua) bikoteko eta Txost! taldeko kidea da. Irigoien, bakarlaria izateaz gain, Txost! taldeko kolaboratzailea da. Urretxu eta Zumarragan hilabete batzuk eman ondoren, urtarrilean atzerrira joango da. Isuo 1987an jaio zen, Zarautzen. Orain arte autodidakta izan da, baina aurten Donostiako Kontserbatorioan gitarra klasikoa ikasten hasi da. «Nire burua mugatua ikusten nuen eta ikastea erabaki dut». Lehen diskoa bakarrik atera zuen eta bigarrena Kezman gabiriarrarekin atera du. Elia Cortes valentziarrarekin ere jo zuen. «Gure musika definitzea ez da erraza. Musika suabea jotzen dugu, gitarra klasikoarekin eta tronpetarekin. Formazio berezia da, ez baitut gitarra eta tronpeta ardatz dituen beste talderik ezagutzen. Kantuak nik sortzen ditut eta Kezmanek jantzi egiten ditu bere tronpetarekin eta ahotsarekin. Kantu batzuk alaiak dira eta beste batzuk nostalgikoagoak». Zarauztik Urretxura Isuok gaztetxera jotzera etorri zen batean ezagutu zituen Urretxu eta Zumarraga. «Aritz Ormazabal ezagutu nuen eta oso lagunak egin ginen. Harrezkero askotan etorri nintzen eta lagun asko egin nituen. Hemen oso gustura sentitzen nintzen eta asteburu askotan etortzen nintzen. Lagunen etxeetan lan egiten nuen eta, azkenean, hemen bizitzera erabaki nuen. Hiru urtez bi gabiriarrekin bizi izan nintzen: Kezmanekin eta Mikel Asurabarrenarekin. Gure pisura jende asko etortzen zen eta festa batean bizi ginen, baina Kezman eta Mikel hemengo bi neskekin hasi ziren eta beraiekin bizitzera joan ziren. Egun, Paxkalekin bizi naiz». Urretxu eta Zumarragako bizimodua gustukoa du. «Herri kuriosoa da. Giro ezberdin asko daude eta oraindik ez dut herria ondo ezagutzen. Mugimendu handia dago. Herri honek zerbait berezia du. Ez naiz ni horrela pentsatzen dudan bakarra. Kanpotik datozen musikari askori ere hori iruditzen zaie. Ez da oso herri ezaguna, baina zerbait berezia du. Bizia du». Alde horretatik, ez du Zarautzen inbidiarik. «Zarauzko jendeak hemen ez dagoela ezer uste du, baina ez da hala. Ezta gutxiago ere. Zarautz baino herri erdaldunagoa da eta euskararen kontzientzia hemen hartu dut. Han euskaraz bizi nintzen eta ez nuen horretan pentsatzen». Irigoien, berriz, 1988an jaio zen Behe Nafarroako Ainiza-Monjolose herrian. Bera ere musikazale amorratu da. «Gitarrarekin hasi nintzen eta ondoren urte asmo eman nituen bibolina jotzen ikasten. Pazientzia handiarekin hartu beharreko instrumentua da. Ondoren, saxofoiarekin hasi nintzen. Egun, gitarra eta saxofoia jotzen ditut batez ere». Donibane Garazi eta Baigorriko musika eskolak batu egin ziren eta Baigorrin egin zituen ikasketak. Euskal kantak zein metala Talde askotan jo du. «10-15 proiektutan parte hartu dut: Euskal Herriko kantu zaharren talde batean, death metal talde batean… jo dut. Musika mota guztiak gustatzen zaizkit». Urretxu eta Zumarragara heldu aurretik, Legazpin egon zen. «Kantaldi talde bat genuen eta Zingi Zango euskara elkarteak deituta etorri ginen. Legazpi, Urretxu eta Zumarraga oso itsusiak iruditu zitzaizkidan. Dut taldearen bertsioak jotzen zituen talde batean ere jotzen nuen eta Urretxutik deitu ziguten. Harrezkero, Goierriko gainontzeko herriak ezagutu ditut». Berak ere hemen lagunak egin zituen eta bolada baterako hona etortzea erabaki zuen. «Iosu (Isuo) hona etorri zen, Peru (Galbete) ere bai… Hala, logikoa iruditu zitzaidan hona etortzea. Gainera, dagoeneko bertako jende asko ezagutzen dut. Herri honetan beste herri batzuetan ez dagoen mugimendua dago. Biziki gustura nago». Iparraldeko bizimodua Dena den, Ainiza-Monjolose eta Urretxu-Zumarragako gazteen bizimodua ez dela horren ezberdina dio. «Bai han eta bai hemen Internetek eragin handia du. Hori bai, hemen 16.000 biztanle daude toki txiki batean eta han 200 toki zabal batean. Autoa hartu beharra dago tabernetara edo giroa dagoen tokira joateko. Beharbada han, proportzionalki, giro gehiago dago. Baina hemen, eremu txiki batean bizi zaretenez, eraginkorragoa da». Hegoaldeko jendeak ez du Iparraldea behar bezainbeste ezagutzen. «Ez dakit Iparraldea ezagutzea beharrezkoa den. Gauza pertsonala da. Baina batek baino gehiagok frantsesa naizela esan dit eta horrek min eman dit. Bestalde, askorentzat Iparraldean mendia, gazta eta artzainak besterik ez daude eta hori baino askoz ere aberatsagoa da. Edozein lekuk ezagutzea merezi du».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT