Urtero bezala, Musikualdia kontzertu sorta egingo dute Gabonetan Urretxuko gaztetxean. Kontzertuak hilaren 27, 28 eta 29an izango dira. Sei taldek joko dute. Gainera, Irungo Harrera Sarearentzat arropa jasoko dute.
Kontzertuak eta arropa bilketa Eltzekondo kolektiboak antolatu ditu.
Hilaren 27an Alter Ego herriko taldeak eta Zizel taldeko azpeitiarrek joko dute. 28an Morau musikari hernaniarraren eta Baxenafarroako Alba taldearen txanda izango da. Bukatzeko, 29an Urretxuko Northagirres taldeak eta Gasteizko Montauk-ek joko dute. Kontzertu guztiak gaztetxean izango dira, 22.30ean hasiko dira eta sarreraren prezioa 5 eurokoa da.
Arropa bilketa ere bai Aipatu bezala, hiru egun horietan arropa bilketa ere egingo dute, Gipuzkoa eta Lapurdi artean dauden pertsona migranteei laguntzeko. Arropa bilketa hau Irungo Harrera Sarearekin batera antolatu dute.
Hauek dira gehien behar diren arropak:gizonezkoen arropa beroa (neurri txikiak), oinetako onak (41-42 neurri ingurukoak), eskularruak eta txapelak. Telefono mugikorrak ere behar dituzte.