Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Santi Zabaleta, bihotz txuri-urdina

Urretxu eta Zumarraga
2019/06/20
Otamotz
Larunbatean Musti Taldeak Santi Zabaleta omenduko du, Musti Mujikaren oroimenezko txapelketan. Zabaleta, Musti Taldeko lehendakaria, maiatzean hil zen. Zabaleta Real zale eredugarria izan zen: Realaren historiako partida garrantzitsu asko zuzenean ikusi zituen (Xixongoa, adibidez), 44 urtez bazkide izan zen, Musti Taldeko lehendakaria izan zen eta sekula ez zuen hitz txarrik jokalarientzat. Bazekiten beti zale leial honen babesa izango zutela. Jokalariak beti animatzen zituen: une onetan zein txarretan. «Ez naiz inoiz jokalariekin haserretzen. Beti defendatzen ditut. Realak beti irabaztea nahi dugu, baina hori ez da erraza. Jokalariek ahal duten guztia egiten dute. Batzuk lo egoten direla esaten dute, baina aurkariak ere jokatzen du. Lehen mailan denek ondo jokatzen dute», esan zuen hil baino hilabete eta erdi lehenago eman zuen elkarrizketa batean. Realak beti oso jokalari onak izan dituela uste zuen. «Satrustegi, Lopez Ufarte… garai hartako ia denak oso onak ziren. Aldridge, Atkinson, Kodro, Oceano, Carlos Xavier, Xabi Alonso… Jokalari on asko eduki ditugu. Egungoen artean onena, nire ustez, Mikel Oiartzabal da», aipatu zuen. Baina bere jokalari kuttuna Musti Mujika izan zen, noski. Zabaletaren semea, Iker, txirrindularia izan zen eta istripu larri bat izan zuen. Zabaletak oso gogoan zuen une latz haietan Mustik Ikerri eta bere senitartekoei eskaini zien babesa. «Oso jokalari ona zen eta bere taldekideek bere jatortasuna estimu handian zuten. Oso mutil ona zela esaten dute guztiek. Nire semeak istripu bat izan zuen bizikletarekin eta hiru hilabete eman zituen Gasteizko ospitalean. Garai hartan Mustik Alavesen jokatzen zuen eta egunero-egunero joaten zen bisitatzera. Batzuetan taldekideak eramaten zituen berarekin. Eskertzekoa da, semeak istripu larria izan baitzuen eta oso une txarrean gainera: profesional mailara salto egin behar zuenean». Larunbat honetan Musti Taldeko kideek biak gogoratuko ditu: Zumarragako jokalaria eta beraien lehendakaria izan zena. Ekitaldia 11:30ean izango da, Argixao futbol zelaian. Hasteko, Realeko eta Urolako beteranoek futbol partida jokatuko dute. Realaren historiako jokalari onenetako batzuk etorriko dira. Loinaz, Periko Alonso, Lopez Ufarte, Gorriz, Iriarte, Orbegozo eta Fuentes, besteak beste. Partidaren ondoren, garaikurrak banatuko dituzte eta Mujika eta Zabaleta omenduko dituzte. Musti Taldeko kideek Santi Zabaleta saria sortu dute, lehendakaria zutena gogoratzeko. Aurten Realaren neska taldeari emango diote, Erreginaren Kopa irabazi duelako. Jokalariak oporretan daude eta saria Garbiñe Etxeberria taldeko kirol zuzendariak jasoko du. Musti Taldeak urretxuar eta zumarragar guztiei larunbatean Argixaora joateko gonbita luzatu die. IMG_9266

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT