Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

«2019a sekulakoa izaten ari da Zumarragako bandarentzat»

Urretxu eta Zumarraga
2019/07/04
admin
Jose Migel Laskurainek (Eibar, 1967) Zumarragako musika bandaren ereserkia konposatu du. Bandako kidea izateaz gain, txistularia, irakaslea eta zuzendaria da.
Nolatan musikari? Familiako tradizioa al da? Ez da familiako tradizioa. 9 urte nituenean, Eibarko jaietan, txaranga bat ikusi nuen. Garai hartan txarangetan txistua eta turuta bakarrik jotzen zituzten. Gustatu egin zitzaidan eta hura egin nahi nuela esan nuen. Ordutik, musika munduan murgilduta nago. Zein ikasketa egin zenituen? 15 urterekin txistu karrera hasi nuen, Donostian. 21 urterekin bukatu nuen eta Eibarren musika eskolak ematen hasi nintzen. Handik hiru urtera, 1992an, Beasainen lan egiten hasi nintzen: Indar enpresan. Ordurako Eibarko txistulari banda zuzentzen nuen eta dena utzi behar izan nuen. Noiz itzuli zinen musika mundura? Laneko bidaia gutxiago egiten hasi nintzenean, bi lizentziatura egin nituen: banda zuzendaritza eta orkestra zuzendaritza. Hala, Bergarako musikalak zuzentzeko deitu zidaten. Peter Pan-ekin hasi nintzen eta ondoren Alizia egin genuen. Baluarten eta Euskaldunan egon gara eta azken saioa Kursaalen egingo dugu, urtarrilean. Bergaran txistu eskolak emateko eskatu zidaten eta egun, txistu eskolak emateaz gain, dultzaina eta orkestra zuzendaritza eskolak ematen ditut eta Bergarako orkestra zuzentzen dut. Gainera, txistulari bandako zuzendariak erretiroa hartu zuen eta bere lekukoa hartu nuen. Horretaz guztiaz gain, Zumarragako musika bandan jotzen duzu. Fagota jotzen ikasi nuen eta Facebook bidez nire burua eskaini nuen banda batean jotzeko. Luis Orduña Zumarragako bandako zuzendariak nahi banuen beraiekin jotzeko erantzun zidan. 2014ean hasi nintzen. Zer diozu bandaz? Oso gustura nago bertan, oso ondo hartu baininduten. Ostiral gauetan entseatzea gogor xamarra da, batez ere neguan, baina ez da ezer gertatzen. Oso giro ona dugu eta asko gozatzen dut fagota jotzen. Nola ikusten duzu bandaren etorkizuna? Banda hobetzen ari da. Bandak musika eskolarekin lan egitea funtsezkoa da gaztetxoak bandara hurbiltzeko. Eta horiek bandako kideok primeran pasatzen dugula ikusten badute… Nire atzean gaztetxo batzuk esertzen dira eta ez dute sekula kale egiten. Hori oso pozgarria da beteranoontzat. Nolatan otu zitzaizun bandaren ereserkia konposatzea? 150. urteurrena dela eta, ereserkia konposatzea proposatu zuten. Inor ez zen animatzen eta saiatzea erabaki nuen. Opari moduko bat da. Eskerrak eman nahi dizkiet bandakoei, hain ondo hartu izanagatik. Zer diozu ereserkiaz? Bandako batek martxa bat egitea proposatu zuen, bai kalean eta bai kontzertu batean jo ahal izateko, eta martxa bat konposatu dut. Bestalde, oso argi nuen ereserkiko zati bakoitzak protagonista bat izango zuela: klarineteak, saxofoiak, tronpa… Musikari guztiek dute beraien protagonismo unea. Bestalde, partitura garbi samar dago. Melodiek ez dute artikulaziorik. Partitura denona izatea nahi dut. Hala, hemendik denbora batera, taldekideek partitura dominatzen dutenean, zer gehitu nahi dioten esango didate eta gehitu egingo diogu. Bandaren 150. urteurreneko ospakizunak sekulakoak izaten ari dira. Talde batek pizgarriak behar ditu. Bestela, indarra galtzen du. Orfeoiarekin jotzea sekulakoa izan zen. Gozategirekin ezin izan nuen jo, goizeko bostetan lanera joan beharra bainuen. Baina entsegu guztietara joan nintzen. Bestalde, ereserkia konposatu ahal izatea eta taldeko kideek nik konposatutako ereserkia jotzea opari bat da. Ohorea. 2019a sekulakoa ari da izaten Zumarragako bandarentzat. Uztailean Aldaiara joango gara. Hau guztia oso ona da bandarentzat. Nola demontre egiten duzu leku guztietara heltzeko? Beasainen lan egiten dudanez, Bergara eta Zumarraga etxera bidean ditut. Deskargako autobidea ireki dutenetik, Eibartik Beasainera joateko 23 minutu bakarrik behar ditut. Niretzat mu- sika zaletasuna da, lana baino gehiago. Asko erlaxatzen nau. Musika zale amorratua zara. Hala da. Amari musika ikasi nahi nuela esan nionean, izena ematen banuen, ez uzteko esan zidan. Eta kasu egin diot. 40 urte baino gehiago daramatzat musikan eta geroz eta gauza gehiago egiten saiatu naiz beti: zuzendu, jo, konposatu… Musika da nire bizitzaren ardatza. Asteburuan Zumarragan, Elgetan eta Bergaran jo nuen. Larunbat goizetan eskolak ematen ditut, baina horrek ez nau estresatzen. Nire asteak zazpi egunekoak dira eta zazpi egunetan egiten dut musikarekin lotutako zerbait. Atseden hartzea? Eguna ondo antolatzea da kontua. Zer diote zure senitartekoek? Ez dut seme-alabarik. Emazteari argazkigintza gustatzen zaio eta ahal dugunean elkarrekin txangoren bat egiten dugu. Bestelakoan, bien zaletasunak uztartzen saiatzen gara. Askotan nire kontzertuetara etortzen da, argazkiak ateratzera. Debabarrena orfeoia zuzentzen dut eta askotan etortzen da gurekin. Oso ondo moldatzen gara. Ba al duzu beste zerbait eskuartean? Banda bat zuzendu nahi dut. Bestalde, konposizioari denbora gehiago eskaini nahi diot. Erretiroa hartzen dudanean, konposatzen emango dut eguna. Konposatzea zuzentzea baino lasaigarriagoa da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Adirane Peñagarikanok Martirietako Igoera irabazi du Azkoitian

2025/07/09
Urretxu eta Zumarraga
2

Barrika lasterketa, geltokietako jaietako berrikuntza nagusia

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
3

Santa Anastasia jaietako egitarauko azala, Julen Izagirrerena

2025/07/11
Urretxu
4

Pogacar eta Vingegaard erlojupeko batean nor baino nor, Zumarragan lehenengoz

2025/07/09
Zumarraga
5

Zumarragako Udalak 60 euroko erosketa bonuak bidaliko dizkie 2010etik 2019ra jaiotakoei

2025/07/08
Zumarraga
6

Geltokietako jaietako egitaraua

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT