Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Geltokietako jaiak ospatuko dira asteburu honetan

Zumarraga
2019/07/10
Otamotz
Asteburu honetan geltokietako jaiak ospatuko dituzte Urretxun eta Zumarragan. Makina bat ekitaldi egongo da. Tartean, Hesian taldearen kontzertua. Gainera, egunero puzgarriak egongo dira eta ikastolako aldapan txirrista erraldoi bat jarriko dute. Jaiak ostiralean hasiko dira, ur globoen guda batekin. Ekitaldi hau 17:45ean izango da, Pagoetako bidegurutzean. Ondoren, 18:00etan, dultzaineroak eta buruhandiak irtengo dira. 19:00etan bi ekitaldi egongo dira: Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearekin poteoa eta partxis txapelketa. Azken ekitaldi hori Txindoki kafetegiko plazan izango da. 21:30ean bertso afaria egingo dute Apain jatetxean. Amaia Iturriotz urretxuarrak, Iker Zubeldia zegamarrak eta Onintza Enbeita muxikarrak abestuko dute. Txartelak 12 euroan jarri dituzte salgai. Gaur da erosteko azken eguna. Ondoren, 23:00etan, kontzertua egongo da Txindokiko plazan. Agresion Verbal eta Rush Blacka taldeek joko dute. Ostiraleko ekitaldiekin bukatzeko, 01:00etatik aurrera Joseto Ta Alayak elektrotxarangak auzoko kaleak alaituko ditu. Larunbatean, 12:00etan, toka txapelketa jokatuko dute Domingo Mendiaratz plazan. Ordu berean, olinpiada hasiko da Txindokiko plazan. Ondoren, 13:00etan, Zumarragako musika bandak kalejira egingo du. 14:30ean paella dastaketa egongo da Domingo Mendiaratz plazan. Nahi duten guztiek paella jan ahal izango dute, baina mahaietan olinpiadan parte hartuko dutenak bakarrik eseri ahal izango dira.  
“Festa batzordean gazte asko sartu dira eta gaur egun, 25-30 lagun gara” Alain Beltza (Festa batzordeko kidea)
Bazkalostean, 15:00etan, mus txapelketa jokatuko dute Hiru tabernan. 16:00etan bingoa egongo da Domingo Mendiaratzen. 16:30ean olinpiaden bigarren saioa jokatuko dute eta 17:00etan Matraka elektrotxarangak auzoko kaleetan joko du. Ondoren, bi kontzertu egongo dira: 20:00etan Wood Strings taldeak Domingo Mendiaratzen joko du eta 22:45etik aurrera Chango Munks, Hesian eta Iratzar taldeek Txindokiko plazan joko dute. 07:00etan gaupasa egin dutenen trena auzoko kaleetan ibiliko da. Bestalde, larunbatean 75 metroko ur txirrista erraldoi bat jarriko dute ikastolako aldapan. Nahi duten guztiek jaitsi ahal izango dute, 12:30etik 14:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Festak igandean bukatuko dira. 09:30ean diana joko dute. 12:00etan, berriz, mokadutxoa egingo dute Apain tabernan. Ondoren, 13:30ean, auzotarrek patata tortilla lehiaketan parte hartuko dute. Sari banaketa ekitaldia 14:00etan izango da. Arratsaldean bi ekitaldi egongo dira. 17:30ean haurrek goitibeheretan ibiltzeko aukera edukiko dute. Aurtengo jaietako ekitaldiekin bukatzeko, 19:00etatik aurrera Legazpiko Alaitasuna errondailak auzoa girotuko du. Alain Beltza Festa batzordeko kideak «aspaldiko partez» ostiral gauean kontzertua egongo dela azpimarratu du. Hesian taldearen kontzertua eta txirrista ere aipatzekoak direla uste du. «Txirrista ikastolako aldapan jarriko dugu, errepidean. Hori dela eta, trafikoa itxita egongo da. Taldeko batek iazko Ordiziako jaietan ikusi zuen eta ekartzea erabaki dugu». Aipatzekoa da ere olinpiada berreskuratu dutela. Zumarragako eta Urretxuko geltokietako jaiek osasun ona dute. «Taldean 25-30 lagun gaude. Gazte asko sartu dira. Lan talde handiek gauza onak eta txarrak dituzte, baina horrenbeste jende edukitzeak festen etorkizuna bermatzen duela uste dut».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT