Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Rodrigo Ruiz zumarragarrak 'Requiem al cielo' suspense nobela argitaratu du

Urretxu eta Zumarraga
2019/08/29
Otamotz
Rodrigo Ruiz zumarragarrak Requiem al cielo nobela argitaratu du. Bere lehen liburua da. Suspense eta intriga istorio bat da eta depresioa, gorrotoa, emakumeen aurkako indarkeria eta desadostasun politikoak lantzen ditu, besteak beste. Protagonistak Irurtzunen bizi den parlamentari abertzale baten alaba eta guardia zibila izan nahi duen gazte bat dira. Bi gazteak maitemindu egingo dira eta horrek hainbat gertakari eragingo ditu. Ruizek gai korapilatsuak hautatu ditu bere lehen nobelarako. Ausarta izan da. «Istorio hau aspaldian nuen buruan. Liburua idatzi nahi nuen, baina nire asmoa ez zen argitaratzea». Olaberriko ArcelorMittal enpresan lan egiten du eta liburua gauez idatzi du. «Emazteak gauez lan egiten du eta liburua alabak oheratu ondoren idatzi dut. Ez nekien buruan nuena paperean islatzeko gai izango nintzen. Lehen hamabost orrialdeak idatzi nituenean, emazteari erakutsi nizkion. Irakurtzea gustatzen zaio eta ez zegoela gaizki esan zuen. Jarraitzeko esan zidan. Emazteak istorioari buruz galdetzen zidan, baina ez nion ezer esaten. Bukatu nuenean, liburu atsegina eta irakurterraza zela esan zidan. Argitaletxeetara bidaltzea aholkatu zidan». Bi argitaletxetara bidali zuen eta biek liburua argitaratzea eskaini zioten. «Nire helburua ondo pasatzea eta nire alabei liburu bat eskaintzea zen. Bi argitaletxeek baiezkoa eman zidatenean sekulako ezustekoa hartu nuen. Autografia argitaletxea aukeratu nuen». Ez du aurkezpenik egingo. «Argitaletxekoek liburua aurkezteko eskatu zidaten, baina lotsatia naiz eta ez dut aurkezpenik egin nahi. Liburua gozatzeko idatzi dut eta ez ditut gustukoak ez ditudan gauzak egin nahi». Ez du aurkezpenik behar izan liburua ezagutzera emateko. Dagoeneko herritar askok irakurri dute. «Liburu dezente saldu dira jada. Jendeak gustatu egin zaiola esan dit. Laino batean nago». Liburua Interneten (El Corte Ingles, La Casa del Libro eta Libros CC) eta Zumarragako Aresti liburu dendan eros daiteke. Ez du beste liburu bat idazteko asmorik. «Margotzea gustatu zait beti. Mutikotan Felix Vaquerizaren eskolara joan nintzen eta ondoren Arte Ederretako eskolara. Alabak jaio zirenean margotzeari utzi nion. Koxkortu direnean, aspalditik buruan nuen istorioa idaztea erabaki dut. Jendeak beste liburu bat idazteko eskatu dit, baina oraingoz ez dut beste istoriorik buruan».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT