Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

EH Bildu eta PSE-EEren arteko ika-mika Zumarragako osoko bilkuran

Urretxu eta Zumarraga
2019/11/07
Otamotz
Zumarragako udalaren azken osoko bilkura beroa izan da oso. EH Bilduk eta PSE-EEk eztabaida beroak izan dituzte hiru gaien inguruan, aste honetako osoko bilkuran. EH Bildukoek osoko bilkurako aktak euskaraz ez idaztea leporatu zieten, arkitektoa oposizio bidez kontratatzea eskatu zuten eta enplegu teknikaria kontratatzeko eskakizunekin desadostasuna azaldu zuten. Josu Aztiria EH Bilduko bozeramaileak uztaileko plenoan osoko bilkurako aktak euskaraz idaztea eskatu zutela eta oraindik gazteleraz bakarrik idazten direla salatu zuen. Mikel Serrano alkateak gaia aztertzen ari direla erantzun zuen. Bestalde, galdera-erantzunen tartean, beste behin, kontu hartzaileak prestatutako eragozpen txostenari buruz hitz egin zuten. Eragozpen hori udalarentzat lan egiten duen arkitektoarekin lotuta dago. Arkitektoaren gaia Aurreko osoko bilkuran EH Bilduk gaia aztertzen jarraituko zuela aurreratu zuen, eta hala egin du. 2018ko kontratazioak aztertu dituzte eta kontratazio legea betetzeko zatitu egin direla uste dute. Bestalde, udalak arkitektoa lau urterako kontratatzeko asmoa duela salatu zuen. «Funtzionario plaza gordeta dago eta atera egin behar da. Legeak ere hori dio. Zergatik ez da enplegu publikorako eskaintza bat egiten? Azpikontratazioak bultzatzen ari gara». Horretaz gain, enplegu dinamizatzaile posturako deialdia Lanbideren bidez egitea, euskara ezinbestekoa ez izatea eta 7 urteko esperientzia eskatzea kritikatu zuen. «Arraroa egiten zait. Badirudi deialdia ad hoc egina dela». Serranok gertatuko ez diren gauzak iragartzea leporatu zion. Bestalde, osoko bilkuran Jai-Alai kaleko 2 eta 6 zenbakietako bi lursail txikiren kalifikazioa aldatzea, eta lursail horiek bizilagunei saltzea onartu zen. Hori guztia beharrezkoa da igogailuak egin ahal izateko. Horretaz gain, herriaren goialdeko urbanizazioaren bederatzigarren fasea onartu zen. Zortzigarren fasean ospitaleko igoera zaharberritu zen (Argixao gerontologikoraino) eta 9. fasean gerontologikotik aurrera lan egingo dute. Obra horren aurrekontua 423.000 eurokoa da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT