Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Estrasburgok Ismael Berasategi preso urretxuarrari arrazoia eman dio

Urretxu eta Zumarraga
2019/11/27
Otamotz
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak duela urtebete artxibatu egin zuen euskal presoek Frantziako Estatuan betetako kartzela zigor urteak Espainiakoan aintzat hartzeko eskaera, baina orain Madrili belarritik tira egin dio, urteak batzeari buruzko babes helegiteak sistematikoki atzera botatzea egotzita. Atzo Estrasburgoko auzitegiak arrazoi eman zien Ismael Berasategi eta Rufino Arriaga euskal presoei, eta azaldu du haiek «bederen, segurtasun juridikoaren urraketa» jasan dutela. Estrasburgoren ustez, Madrilek, babes helegitea atzera botata, ukatu egin zieten bi presoei epaitegi batera jotzeko eta auzibidea agortzeko eskubidea. Ebazpenak gogora ekarri du bere garaian Espainiako Auzitegi Konstituzionalak «aurpegiratu» egin ziola presoen defentsari ez zuelako deuseztatze gorabehera aurkeztu. Ebazpenaren ondoren Sortuk esan duenez, «nazioarteko komunitatearen aurrean, berriz ere agerian geratu da Espainiako demokraziaren kalitate maila urria». Hala, «Ismael Berasategirentzat eta Rufino Arriagarentzat epaia beranduegi iritsi bada ere, ebazpenak agerian uzten du Espainiako sistema judizialak praktikan eskaintzen duen berme prozesalen gabezia. Izan ere, adierazi du bi presoek gutxienez segurtasun juridikorik eza jasan dutela». Sortuk dio Europako auzitegiak «maiz» egin diola «errieta» Espainiako Estatuari berme prozesalak ez errespetatzeagatik. Madril zazpi aldiz zigortu dute dagoeneko, tortura salaketak ez ikertzeagatik, eta, Bateragune auzian, horrez gain, bost auzipetuei arrazoia eman zien, «epaiketa justurik» izan ez zutela esanda. Dena den, auziaren mamiari heltzeko orduan, Frantziako zigorrak aintzat ez hartzeko Espainiaren tesia babestu du Europak. Izan ere, Arriagak eta Berasategik Frantzian betetako urteak kontuan hartzeko eskatu zuten, Espainiako zigorra arintzeko asmoz, baina eskaera ez du onartu. Aurretik Santiago Arrozpide Sarasola, Alberto Plazaola Anduaga eta Francisco Mujika Garmendia euskal presoek egin zuten eskaera bera, eta, iazko urrian kaleratutako lehen epaian, Estrasburgoko auzitegiak Auzitegi Nazionalaren interpretazioa babestu zuen. Berez, 2008ko uztailean Europako Batasuneko Kontseiluak estatu kideen arteko zigorren inguruko ebazpen bat hitzartu zuen, eta, ondorengo urteetan, Frantzian betetako zigorrek Espainiako ebazpenetan eragiteko eztabaida judiziala ireki zen. Auzitegi Gorenak 2014ko epai batean aukera hori irekita utzi zuen, eta euskal presoen defentsak ebazpen hura hartu zuten oinarri eskaera egiteko. Ordea, Auzitegi Nazionalak 2015ean baliogabetu egin zuen bide hori, eta ebatzi zuen ez zirela kontuan hartu behar Frantzian betetako zigorrak. Testua: Joxerra Senar/Berria egunkaria

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT