Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

400 postu erosle zain

Urretxu eta Zumarraga
2019/12/12
Otamotz
Hemen da Goierriko feria handiena. Gaur Arabako Errioxako ardo azoka eta Luzio Gabiriaren omenezko bertsolari saioa egingo dituzte, motorrak berotzeko, eta bihar ia 400 postu egongo dira Urretxuko eta Zumarragako kaleetan. Denetik erosteko aukera egongo da. Gainera, hamaika ekitaldi antolatu da: musika, aizkolariak, harri jasotzaileak, pilota partidak, idi probak… Feria astelehenean aurkeztu zuten Urretxuko eta Zumarragako alkateek, Donostian eta Zumarragan. Mikel Serrano Zumarragako alkateak Santa Lutzi feria «erreferentea» dela aipatu zuen. Historia pixka bat ere egin zuen. «Erdi Aroko azoketan soberakinak saltzen ziren. Feria hau hasieran Ezkion antolatzen zen eta XVIII. mendean Urretxura pasa zen. Zumarragara zabaldu zen eta 1960ko hamarkadaren amaieran bi herrien arteko elkarlana hasi zen. Santa Lutzi feriaren inguruko elkarlana beste esparru batzuetara zabaldu zen. 1994an kolaborazioa sakondu egin zen eta lehiaketetako oinarriak adostu genituen». Aurtengo edizioari buruz ere hitz egin zuen. «Neguko lehen feria da, eta baserritarrak eta kaletarrak elkartzeko balio du. Aurten ia 400 postu egongo dira, horietatik 258 Zumarragan. Feria hau berezi egiten duena ganadua da. Aurten 150 abelburu inguru egongo dira. Zelai Arizti pilotalekuko artisau feria ere azpimarratu nahi dut. Izan ere, 61 postu egongo dira. Iaz baino 13 gehiago». Serranok bertsolari jaialdia eta idi proba saioa ere nabarmendu zituen. Bertsolari jaialdia gaur izango da, 20:15ean, Zelai Arizti aretoan. Amaia Iturriotz, Nerea Ibartzabal, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colinak abestuko dute. Iturriotz urretxuarra da eta Ibartzabal markinarraren ama Fina Salegi zumarragarra da. Idi proba saioari dagokionez, bihar arratsaldean izango da: 18:00etan Euskadi plazan. Zumarragako Santa Isabel jaietan eta Urretxuko Santa Anastasia jaietan lan onena egin zuten idiek parte hartuko dute: Asier Izagirre, Asier Zubillaga eta Iñaki Irigorasenak. Luquik ere bi herrien arteko elkarlana goraipatu zuen. «Feria osoa da. Ez litzateke hain garrantzitsua izango bi herriok elkarrekin antolatuko ez bagenu. Herri batean eta bestean antolatzen diren ekitaldiak osagarriak di-ra», aipatu zuen. Urretxuko ekitaldiak Urretxun antolatzen diren ekitaldi garrantzitsuenak errepasatu zituen. Hasteko, gaur arratsaldeko eta bihar goizeko ardo azoka. Arabako Errioxako 15 upategik parte hartuko dute. Basoerdiak euro batean salduko dira eta botilak eta kaxak erosteko aukera ere egongo da. Bestalde, gaur 19:00etan ardo dastaketa egongo da udaletxean. Beti bezala, dastaketa Manuel Ruiz errioxarrak gidatuko du. Luquik gizon hori dagoeneko urretxuarra ere badela esan zuen. Urretxuko alkateak ezti lehiaketa, herri kirol erakustaldia eta pilota partidak ere aipatu zituen. Ezti lehiaketan Goierriko ekoizleek parte hartuko dute eta hiru finalistak Zegamako Erlezain Eguneko Gipuzkoako txapelketara sailkatuko dira. Herri kirol saioa 12:30ean izango da, Ederrena pilotalekuan. Hiru aizkolari bikotek eta bi harri jasotzailek parte hartuko dute. Pilota jaialdia, berriz, 17:30ean hasiko da. Hau ere Ederrena pilotalekuan izango da. Bi alkateek jendea Urretxura eta Zumarragara etortzera gonbidatu zuten eta garraio publikoa erabiltzea gomendatu zuten. Renfek eserleku kopurua bikoiztuko du 09:00etatik 12:00etara bitarteko trenetan.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
2

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
3

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
4

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
5

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
6

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT