Bilboko manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte
Sare Herritarrak antolatuta, manifestazioa egingo dute larunbatean Bilbon, Atera bidera orain presoak lemapean. Martxa 17:00etan abiatuko da, La Casillatik, eta udaletxera arteko bidea egingo du.
Urretxun eta Zumarragan autobusak antolatu dituzte bertara joateko. Bertan joan nahi dutenek, Apatxe, Osaba, Berit eta Hirukia tabernetan, LAB sindikatuaren egoitzan edo 680 163 019 zenbakira deituta eman behar dute izena. Autobusa 15:00etan aterako da, Areizaga-Kalebarren plazatik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide